Ingurumen Zuzenbidean Masterra

Pedir información

6 Noviembre, 2017 7 Diciembre, 2018
Online
Español
3630 €  
Solicita
Bonificable por

“Ingurumen gatazkak” direlakoak emendatzea izan da gizakiak ingurunearekin duen elkarreragin maila areagotu izanaren lehen ondorioetako bat.

Horrela, estatu zein nazioarte mailan handituz doan ingurumen eragile eta kudeatzaile espezializatuen eskariaz gain, abokatu, funtzionario eta arduradun politikoek beren zereginak gero eta jarduera-esparru konplexuagoan eta problematika zabalago baten barruan garatu behar dituzte (inpaktu ebaluazioak, jarduera-lizentziak, zehapen-espedienteak, hondakinak, emisioak…). Laburbilduz, ingurumenaren degradazioarekin (basogabetzea, klima aldaketa…) gero eta kezkatuagoa ageri den gizarte honek Ingurumen Zuzenbidean espezializatutako profesionalak eskatzen ditu gero eta gehiago.

Premia horri erantzunez, Euskal Herriko Unibertsitateak, Asmoz Fundazioarekin elkarlanean, Internet bidezko Ingurumen Zuzenbidean Masterra antolatzen du.

ABANTAILAK

Masterraren helburua hau da: ikasleei ingurumenarekin zerikusia duten arazo juridikoei aurre egiteko ezinbestekoak diren ezagutzak bideratzea.

Aurrekoaren froga gisa, master honen hemezortzi edizioetan, hamar herrialdetako 300 abokatu, funtzionario eta arduradun politikok beren ezagutzak sakondu eta eguneratu dituzte. Internet bidezko metodologiari esker, pertsona horiek uztartu egin dituzte familiari eta lanari lotutako eginbeharrak eta analisi, argudio eta erabaki-gaitasunak lortzea, ezinbestekoak azken hauek beren lanbide-jarduera arrakastaz bete ahal izateko.

HELBURUAK

Hurrengoetan gaitu:

– Beraien jardueratan ingurune-faktorea kontutan izan nahi duten Administrazio edo enpresatan kontsultore bezala jokatzeko beharrezkoak diren izaera juridikodun jakintzak.
– Ingurumen izaera duten prozedura administratiboak eta agintariak identifikatu.
– Ingurumenezko gatazka judizialetan letradu lanetan aritzeko beharrezkoak diren alderdi prosezalak.

HARTZAILEAK

– Beraien ikasketak arlo honetara bideratu nahi dituzten Lizentziatuak (lehentasunez Zuzenbidean lizentziatuak)
– Lanaldia eten ezin duten eta ingurumenarekin lotura duten funtzionarioak, epaileak eta abokatuak.

METODOLOGIA

Masterra ikastaroko web orrialdean eskuragarri dauden zortzi gai-multzotan banatzen da. Moduluen barne hurrengoak daude:

– Irakasle arduradunak prestaturiko sarrera.
– Gaiarekin erlazionaturiko artikulua.
– Gaiaren arau nagusia.
– Gaiari buruzko sententzia adierazgarria.
– Hautaketa bibliografikoa, legegilea eta jurisprudentziala.

Ikasleriak, izkutuko gako baten bidez, Masterreko webgune interaktibora sartu eta, besteak beste, honakoak aurkituko ditu:
– Irakasleei zuzendutako kontsultak.
– Praktikak.
– Mintegiak: irakasle eta ikasleek ingurumen-zuzenbidearen inguruan eztabaida handia sortu duten gaiei buruzko iritziak trukatuko dituzte.
– Liburutegia: doktrina, legegintza, jurisprudentzia.
– Kafetegia: ikasleen erabilerarako bakarrik sortutako gunea, non ikasleak erlazionatzeko eta ezagutzeko aukera izango dute.
– Informazioa: agenda, beste esteka interesgarriak …

EGITARAUA

A. ATAL OROKORRA

A.1. Administrazioa eta ingurumena

Ingurumen-Zuzenbidearen eta Giza Eskubideen teoria orokorra.
Antolakuntza Administratiboa ingurumen politikari begira. Administrazio Publikoen Ingurumen Jarduera Printzipioak.
Eskuduntza banaketa ingurumenaren arloan.
Zerbitzu Publikoak.
Informaziorako Eskubidea ingurumenaren arloan.
Parte hartzea eta ingurumena.
Ingurumen-kalteen ondoriozko erantzunkizuna.
Ingurumen arau hausteen babes judiziala.

A.2. Klima aldaketa

Jarduera Sailkatuak.
Ingurumenaren inpaktuaren ebaluazioa.
Politika energetikoa eta ingurumena I.
Politika energetikoa eta ingurumena II.
Politika energetikoa eta ingurumena AEBetan, Txinan eta Brasilen.
Atmosferaren babesa.
Kutsaduraren Kontrol Integratuaren Erregimen Juridikoa.
Ekoauditoriaren Erregimen Juridikoa.
Ekoetiketa.
Ekotasak.
Nekazaritza eta ingurumena.
Emisioen merkataritza.

B. ATAL BEREZIA

Ingurumena enpresako negoziazio kolektiboan.
Lurraldearen ingurumen kudeaketa eta enpresei dagokiena: estrategiak, jarraibideak eta praktika onak.
Ur Kontinentalen babesa.
Plangintza hidrologikoa.
Kostaldeen babesa.
Itsasoen babesa.
Hondakinak I. Alderdi orokorrak. Substantzia arriskutsuak.
Hondakinak II. Esku hartze Teknikak.
Hondakinak III. Hondakinen Kudeaketaren Erregimen Juridikoa.
Naturgune Babestuen Erregimen Juridikoa.
Fauna eta Floraren babesa.
Bioaniztasuna. Baliabide genetikoen antolamendu juridikoa.

C. NAZIOARTEKO ZUZENBIDEA ETA KONPARATUA

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I.
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II.
Nazioarteko Zuzenbide Pribatua.
Zuzenbide Konparatua I: Frantzia, Ingalaterra eta Alemania.
Zuzenbide Konparatua II: AEB.
Zuzenbide Konparatua III: Senegal.
Zuzenbide Konparatua IV: Argentina.
Zuzenbide Konparatua VI: Kolonbia.
Zuzenbide Konparatua VIII: Peru.
Zuzenbide Konparatua IX: Costa Rica.

D. EUROPAKO ZUZENBIDE KOMUNITARIOA

Zuzenbide komunitarioa I.
Zuzenbide komunitarioa II.
Zuzenbide komunitarioa III.

E. ZUZENBIDE ZIBILA

Ingurunearen babeserako tresna juridiko zibilak: zuzenbide subjektiboaren erabilera eta babesa.
Ingurunearen babeserako tresna juridiko zibilak: erantzunkizun zibila.
Akzio zibilak.

F. ZUZENBIDE PENALA

Ingurumenaren babesa esparru penalean I.
Ingurunearen babesa esparru penalean II.

G. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

Lurralde Plangintza.
Hirigintza Zuzenbidea I.
Hirigintza Zuzenbidea II.

H. OSAGARRIAK

Ingurumenari buruzko dokumentazioa.
Ekologia I. Ekosistema ekologiaren aztergai gisa.
Ekologia II. Aldaketak ekosistemetan eta kontserbazioan.
Pentsamenduaren historia eta ingurumena. Naturaren ikusmolde desberdinak.
Ingurumen Politika I.
Ingurumen Politika II.
Ekonomia eta ingurumena.
Ingurumen osasuna.
Ingeles juridikoa.

TESINA GARATZEKO OINARRI METODOLOGIKOAK

EBALUAZIOA

Gutxienezko 75.000 karaktere dituen irakasle batek bideratutako ikerlan baten, praktiken eta ikasgai bakoitzeko laburpenen bidalketak.

TITULUA

– Euskal Herriko Unibertsitatearen Berezko Titulua da Masterra.
– Ikastaroa gainditu ondoren UPV/EHUko Errektoreak luzaturiko titulua, 60 kreditu ECTS dagokiona, emango da.

DESKONTUAK, BEKAK ETA LAGUNTZAK

– Diru-laguntza deialdi irekia: http://www.ehu.es/eu/web/titulospropios/home
– Tripartita Fundazioaren hobari-sistemaren barnean dago ikastaroa; besteen konturako langileei zuzendua – autonomoak eta administrazio publikoko langileak izan ezik. Informazioa eskatzeko: mida@asmoz.org / 943 21 23 69

ehu-upv

image_pdf

Pedir información

¿Te interesa el curso?
¡No pierdas tiempo y matriculate ahora!

¿Quieres estar informado de nuestros cursos?
Nosotros te avisamos
Suscribirme





.