Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu

Ondo moldatzen al zara jendaurrean hitz egin behar duzunean?

Komunikazio-egoera ezberdinei aurre egiten asmatzen al duzu?

Jendaurrean hitz egiten ikasi egiten dela diote adituek. Hainbat komunikazio egoerari aurre egiten abila izatea garrantzitsua da gaur egungo gizartean. Hiru zutarri daude komunikazio eraginkorraren atzean: PRESTAKUNTZA, LANA eta PRAKTIKA. Joxerra Garzia irakaslearen eskutik, jendaurreko komunikazio egoerei modu eraginkorrean erantzuten erakutsiko da ikastaro honetan.

Hauexek dira ikastaroan ikasiko dituzun alderdi garrantzitsuenak:

  1.  · Jendaurreko komunikazio egoerei (ahozko zein idatzizkoei, lan alorrekoei zein maila pribatukoei) modu eraginkorrean aurre egiten.
    · Diskurtsogintzan trebatzen, nola ahoz ala idatziz (nondik hasi, nondik segi eta nola bukatu, besteak beste).
  2.  · Ahotsaren alderdiak kontrolatzen: norberaren esateko gaitasuna, ahotsaren alderdi mekanikoa, distantzia erregistroa…
  3.  · Gorputzaren alderdiak menperatzen: kokapena, gorputz jarrera, keinu-imintzioen erabilera…

· Jendaurreko komunikazio-egoerei beldurra galtzen, autoestima eta jarrera baikorra landuz.

HELBURUAK

Jendaurreko komunikazio-egoerei (ahozko zein idatzizkoei, lan alorrekoei zein maila pribatukoei) modu eraginkorrean aurre egiten ikastea da ikastaroaren helburu nagusia. Helburu orokor hori lortuko bada, ordea, beste bi helburu zehatzago hauek lortzeko bideak landu behar dira:
· Jendaurreko komunikazio-egoerei beldurra galtzea: autoestima eta jarrera baikorra landuz.
· Diskurtsogintzan trebatzea: ahoz zein idatziz (nondik hasi, nondik segi, eta nola bukatu, besteak beste). Azken helburu horretarako, erretorika klasikoaren marko teorikoa erabiliko da, gaur egungo diskurtsoetara libreki egokitua.

HARTZAILEAK

Jendaurrean hitz egiteko komunikazio-gaitasuna hobetu eta landu nahi duen pertsona oro; mezuak ahalik eta modu eraginkorrenean adierazteko eta entzule-talde ezberdinen aurrean segurtasunez, ziurtasunez eta sinesgarritasunez mintzatzeko helburua erdietsi nahi dutenei zuzendua.

EGITARAUA

  1. 1. Sarrera: Komunikazo eraginkorraren oinarriak
  2. 1.1. Komunikazio egoerak eta diskurtsoak

1.2. Zuzen-jatortasunetik egokitasunera: eraginkortasuna

  1. 2. Testugintza: Testu hutseko diskurtsoak. Testua osatu eta indartzen
  2. 2.1. Osagaiak nola inguratu. Barruko eta kanpoko argudioak. Analogia eta beste
  3. 2.2. Diskurtsoari egitura egokia ematen: Kalkulu erretorikoa

2.3. Diskurtsoaren formulazio egokia: baliabide poetiko-erretorikoak eta hizkera xaloa

  1. 3. Ahotsaren alderdiak diskurtsogintzan
  2. 3.1. Ahozko Testu Idatzia
  3. 3.1.1. Ahozko Testu Idatziaren ezaugarriak
  4. 3.1.2. Noiz et anola erabili Ahozko Testu Idatzia
  5. 3.2. Norberaren esateko gaitasuna
  6. 3.2.1. Ahotsaren alderdi mekanikoak lantzen

3.2.2. Distantzia-erregistroa

  1. 4. Gorputzaren alderdiak diskurtsogintzan
  2. 4.1. Alderdi mekanikoak
  3. 4.1.1. Kokapena, gorputz jarrera eta keinu-imintzioen erabilera diskurtsoan
  4. 4.1.2. Begiradaren kudeaketa
  5. 4.1.3. Baliabide osagarriak ahozko diskurtsoan (Power Pointa, bideoa, audioa, Internet…)
  6. 4.2. Inprobisaziorantz
  7. 4.2.1. Gidoi erretorikoa
  8. 4.2.2. Inprobisazio teknikak

4.2.3. Izuari neurria hartzen

  1. 5. Komunikazio ekintzaren planifikazioa
  2. 5.1. Norberaren komunikazio gaitasuna nola ebaluatu

5.2. Komunikazio gaitasuna etengabe landu beharra: bibliografia eta beste

METODOLOGIA

Praktikan oinarrituriko metodologia du ikastaroak; internet bidezko 15 ikastordu eta tailer praktikoak (aurrez aurreko 16 ikastordu) ditu. Learning by doing metodologiak praktikari lehentasuna ematen dio izena ematen dutenen parte-hartze aktiboaren bitartez.

Tailer praktikoek 16 ordutako iraupena dute eta Donostiako Miramar Jauregian emango dira.

On line atalari dagokionez, ikasleak ezkutuko gako baten bidez ikastaroko web orrirako sarbidea izango du, non honakoak egin ahal izango dituen:

· Ikasgaien materiala eskuratu.
· Irakasleari galderak egin.
· Foro espezifikoetan parte hartu: tutoreek edota ikasleek sor ditzakete eztabaidatzeko, informazioa elkar trukatzeko eta abar.
· Ikasleen eta irakasleen arteko edota ikasleen arteko on line elkarrizketak eduki.
· Bibliografia, berriak eta loturak eskuratu.
·Idazkaritzarekin kontaktua izan.
Horrez gain, ikasleak ikastaroko irakasle laguntzaile baten etengabeko zerbitzu zuzen eta pertsonalizatuaz gozatzeko aukera izango du eta ikastaroari ahalik eta etekin handiena ateratzen lagunduko dio.

Ebaluaketa jarraia da:

· Internet bidezko ikasgai bakoitzean aurkezten diren ariketa praktikoak egin behar dira.
· Aurrez aurreko saioetara joan beharra dago.

Ikastaroa gainditu ahal izateko ikastaroko ekintza guztien %75a egin beharra dago.

Share
Joxerra Garzia

Irakasleak

Joxerra Garzia

· Idazlea eta kazetaria
· EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakaslea.

Share

Ikastaroa interesatzen zaizu?
Ez galdu denbora eta matrikulatu zaitez orain!

¿Quieres estar informado de nuestros cursos?
Nosotros te avisamos
Suscribirme





.