Ikus-entzunezko irisgarritasuna

Ikastaro honek, beren jarduera ikus-entzunezko euskarrietan komunikatu eta berauek denontzako eskuragarri izatea nahi duen oro, ikus-entzunezko irisgarritasunean sentsibilizatu eta trebatu nahi du, bai eremu sozialean, profesionalean nahiz hezkuntzan ere.

Ikus-entzunezko irisgarritasuna ikus-entzunezko bideo, film labur eta beste edozein euskarri zentzumen aldetiko ezintasunen bat duten pertsonentzat irisgarri bilakatzeko prozesua da: gorrak edo entzuteko arazoak dituzten pertsonak eta itsuak edo ikusmen arazoak dituzten pertsonak.

Pertsona gorrentzat erabiltzen den tresna bereziki prestatutako azpititulu egokitua da. Azpititulu hori ez da hizkuntza batetik bestera itzulpena egiteko erabiltzen den ohiko eta hitzez hitzeko azpitituluaren berdina.

Pertsona itsuentzat erabiltzen den tresna audio-deskribapena da, hau da, filmean edo ikus-entzunezko lanean gertatzen denari buruzko deskribapen oso espezializatua, audio modura txertatzen dena elkarrizketa batetik bestera geratzen diren hutsunetan.

Ikus-entzunezko irisgarritasunarekin inklusioa sustatzen da entzumen- eta ikusmen-maila ezberdina duten pertsonentzat ere sozial eremuan, profesionalean, hezkuntzan nahiz kultur eta aisialdian.

Ikastaro hau solte edo Eduki digital irisgarriak sortu 3 ikastaroko formakuntzaren parte bezala egin daiteke: 

· Web irisgarritasuna eta sare sozialak.

· Pertsona itsuentzako eta ikusmen murriztua dutenentzako teknologia irisgarriak.

HELBURUAK

· Ikus-entzunezko irisgarritasunari buruzko ezagutza orokorra baitaratzea, pertsona gorrentzat dauden azpititulu mota ezberdinei buruzko ezagutza orokorra eta pertsona itsuentzako audio-deskribapena gauzatu ahal izateko tresnak baitaratzeaz gain.

· Ikus-entzunezko irisgarritasunarekin lotutako arauak aztertzea eta, zehazki, PGA (Pertsona Gorrentzako Azpitituluak) eta AD (Itsuentzako Audio-deskribapena) arloekin lotutakoak.

· Audio-deskribapen gidoia egin eta pertsona gorrentzako azpitituluak garatzea oinarrizko tresnak baliatuz.

EGITARAUA

0Online prestakuntza plataformaren oinarrizko ezagutza

1. Pertsona Gorrentzako Azpitituluak (PGA) modulua
1.1. Moduluaren hastapenak.
1.2. PGA-ri aplikagarri zaion 153010 araua.
1.3. Pertsona gorrentzako azpititulu motak.
1.4. Pertsona gorrentzako azpitituluak. Informazio teknikoa. Teoria eta praktika. Klipen ikuskaldia eta ariketa praktikoak.
1.5. Aegisub softwarearen erabilera. Teoria eta praktika.

2. Itsuentzako Audio-Deskribapena (AD) modulua
2.1. Moduluaren hastapenak.
2.2. AD-ri aplikagarri zaion 153020 araua.
2.3. Audio-deskribapen gidoi motak.
2.4. Audio-deskribapena. Informazio teknikoa. Teoria eta praktika. Klipen ikuskaldia eta ariketa praktikoak.
2.5. Movie maker erabilera. Teoria eta praktika.

HARTZAILEAK

  • Bideo irisgarriak egiten ikasi nahi duten pertsonak sozial eremuan, profesionalean, hezkuntzan nahiz kultur eta aisialdian.

* Proposatzen diren ariketa batzuk izan ezik ikastaro hau zentzumen aldetiko ezintasunen bat duten pertsonentzat eskuragarria da.

KOLABORATZAILEAK

Gipuzkoako Foru Aldundia

Nuria Ruiz Cabestany

Irakasleak

Nuria Ruiz Cabestany

· Arte Ederretan lizentziatua 1993an, Zine eta Telebista espezialitatean, Galeseko Newport Unibertsitatean (Bretainia Handia).
· Hedabideetarako Irisgarritasunerako graduondoa 2010ean Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. (Azpitituluen modulua pertsona gorrentzat eta audio-deskribapena pertsona itsuentzat).

Ikastaroa interesatzen zaizu?
Ez galdu denbora eta matrikulatu zaitez orain!

¿Quieres estar informado de nuestros cursos?
Nosotros te avisamos
Suscribirme





.