Ingurumen Zuzenbidean Masterra

“Ingurumen gatazkak” direlakoak emendatzea izan da gizakiak ingurunearekin duen elkarreragin maila areagotu izanaren lehen ondorioetako bat.

Horrela, estatu zein nazioarte mailan handituz doan ingurumen eragile eta kudeatzaile espezializatuen eskariaz gain, abokatu, funtzionario eta arduradun politikoek beren zereginak gero eta jarduera-esparru konplexuagoan eta problematika zabalago baten barruan garatu behar dituzte (inpaktu ebaluazioak, jarduera-lizentziak, zehapen-espedienteak, hondakinak, emisioak…). Laburbilduz, ingurumenaren degradazioarekin (basogabetzea, klima aldaketa…) gero eta kezkatuagoa ageri den gizarte honek Ingurumen Zuzenbidean espezializatutako profesionalak eskatzen ditu gero eta gehiago.

Premia horri erantzunez, Euskal Herriko Unibertsitateak, Asmoz Fundazioarekin elkarlanean, Internet bidezko Ingurumen Zuzenbidean Masterra antolatzen du.

ABANTAILAK

Masterraren helburua hau da: ikasleei ingurumenarekin zerikusia duten arazo juridikoei aurre egiteko ezinbestekoak diren ezagutzak bideratzea.

Aurrekoaren froga gisa, master honen hemezortzi edizioetan, hamar herrialdetako 300 abokatu, funtzionario eta arduradun politikok beren ezagutzak sakondu eta eguneratu dituzte. Internet bidezko metodologiari esker, pertsona horiek uztartu egin dituzte familiari eta lanari lotutako eginbeharrak eta analisi, argudio eta erabaki-gaitasunak lortzea, ezinbestekoak azken hauek beren lanbide-jarduera arrakastaz bete ahal izateko.

HARTZAILEAK

– Beraien ikasketak arlo honetara bideratu nahi dituzten Lizentziatuak (lehentasunez Zuzenbidean lizentziatuak).

– Lanaldia eten ezin duten eta ingurumenarekin lotura duten funtzionarioak, epaileak eta abokatuak.

HELBURUAK

Hurrengoetan gaitu:

– Beraien jardueratan ingurune-faktorea kontutan izan nahi duten Administrazio edo enpresatan kontsultore bezala jokatzeko beharrezkoak diren izaera juridikodun jakintzak.

– Ingurumen izaera duten prozedura administratiboak eta agintariak identifikatu.

– Ingurumenezko gatazka judizialetan letradu lanetan aritzeko beharrezkoak diren alderdi prosezalak.

EGITARAUA

  1. A) ADMINISTRAZIOA ETA INGURUMENA
  2. B) ENPRESA ETA INGURUMENA
  3. C) ATAL BEREZIA: HONDAKINAK, UREN BABESA, INGURUMENAREN KUDEAKETA, ETAB.
  4. D) NAZIOARTEKO ZUZENBIDEA ETA ZUZENBIDE KONPARATUA
  5. E) EUROPAR ERKIDEGOKO ZUZENBIDEA
  6. F) ZUZENBIDE ZIBILA
  7. G) LURRALDE-ANTOLAMENDUA ETA URBANISMOA
  8. H) GAI OSAGARRIAK: EKOLOGIA, INGURUMEN POLITIKA ETA INGELES JURIDIKOA
  9. I) TESINA BAT EGITEKO OINARRI METODOLOGIKOAK

J) IKERKETA LANA EDO TESINA

METODOLOGIA

Masterra ikastaroko web orrialdean eskuragarri dauden zortzi gai-multzotan banatzen da. Moduluen barne hurrengoak daude:

– Irakasle arduradunak prestaturiko sarrera.
– Gaiarekin erlazionaturiko artikulua.
– Gaiaren arau nagusia.
– Gaiari buruzko sententzia adierazgarria.
– Hautaketa bibliografikoa, legegilea eta jurisprudentziala.

Ikasleriak, izkutuko gako baten bidez, Masterreko webgune interaktibora sartu eta, besteak beste, honakoak aurkituko ditu:
– Irakasleei zuzendutako kontsultak.
– Kasu praktikoak
– Mintegiak: irakasle eta ikasleek ingurumen-zuzenbidearen inguruan eztabaida handia sortu duten gaiei buruzko iritziak trukatuko dituzte.
– Liburutegia: doktrina, legegintza, jurisprudentzia.
– Kafetegia: ikasleen erabilerarako bakarrik sortutako gunea, non ikasleak erlazionatzeko eta ezagutzeko aukera izango dute.
– Informazioa: agenda, beste esteka interesgarriak…

Egitarauak proposatutako kredituak gaindituta, ikasleak EHUk emandako 60 ECTS kreditutako Ingurumen Zuzenbidean Master titulua eskuratzen du.

Informazio gehiago: http://mida.asmoz.org

ANTOLATZAILEA

ehu-upv

Xabier Ezeizabarrena

Irakasleak

Xabier Ezeizabarrena

· Zuzenbide Administratiboko irakaslea, EHU

Ingurumen Zuzenb. Masterra Irak.

Juan José Álvarez Rubio
José Allende Landa
Gorka Bueno Mendieta
Arantza Campos Rubio
José Luis De La Cuesta Arzamendi
Sylvia Gay Herrero
Agustín García Ureta
Mikel Karrera Egialde
Iñigo Lazkano Brotons
Isaac Merino Jara
Lorena Peña Pérez
Miren Jasone Urkola Iriarte
Nerea Magallón Elósegui
René Santamaría Arinas
Antonio Embid Irujo,
Fernando López Ramón
Pierre Foy Valencia
Miguel Patiño Posse
Álvaro Sagot Rodríguez
Carlos Aníbal Rodríguez
María Aragón
Gabriel Ballesteros Pinilla
Luis Elicegui Mendizabal
Manu González Baragaña
Abdoulay Gueye
Maite Iribarren
Javier Moreno
Antxon Olabe Egaña
Santiago Pérez-Pons
Mariana Rodriguez Patarroyo

Matrikula epea Itxita

¿Quieres estar informado de nuestros cursos?
Nosotros te avisamos
Suscribirme





.