MOOC: Euskal Industria Espainiako Gerra Zibilean

Ekonomia soiletik haratago doan ikuspegia eskainiko da eta benetako protagonistak nabarmenduko dira: enpresaburuak eta langileak

Euskal Herriko industria jarduerak 1937-1939ko gerra garaira egokitu beharra izan zuen. Ekonomia soiletik haratago doan ikuspegia eskainiko da eta benetako protagonistak nabarmenduko dira: enpresaburuak eta langileak. Denbora latzak izan ziren haiek, non gerraren errealitateari gehitu baitzitzaion ordena militar batek zuzenduriko lanaren gogortasuna.

HARTZAILEAK

Hainbat alorretako profesionalak, hala nola Zuzenbidea, Soziologia, Kriminologia, Politika eta Giza Zientziak, Arkitektura, Pedagogia, Lan Harremanak zein Nazioarteko Harremanak, eta, oro har, gai honetan sakontzeko interesa duen gizartea.

HELBURUAK

– Gerra Zibilean eta gerraostean industriak izan zuen egitekoa ezagutzera ematea, alderdi ekonomiko eta militarrez haratago.
– Militarizazioak enpresaburuen eta langileen baitan izan zituen ondorio politikoak eta lan alorrekoak agertzea.
– Emakumeak industria militarizatuan izan zuen zeregina eta gerra amaitu osteko emakume ereduaren bilakaera aztertzea.
– Enpresen militarizazioari buruzko material grafikoa zabaltzea.
– Euskal Herriko arkitektura industriala eta herri lanak (1936- 1939).
– Gerraosteko euskal industriaren egoera ezagutzea.

EGITARAUA

  1. 1. Industria gerra garaian. Militarizazioa eta mobilizazioa. Oinarrizko kontzeptuak.
    2. Enpresaburuak etaenpresa mobilizatu-militarizatuak Euskal Herrian gerra garaian (1936-1939). Bi bandoak.
    3. Industriako langileen bizitza eta lan baldintzak.
    4. Arkitektura industriala eta herri lanak gerra garaian eta gerraostean.
    5. Boterea eta industria gerraostean: Gipuzkoako industrien erakusketa (1940).

  2. METODOLOGIA
  3. Zer da MOOC bat?

MOOC (Ingelesez, Massive Open Online Course) online ikastaro ireki eta masiboa da.
Ikastaro hauek lankidetza, informazio-trukea eta partaide guztien parte hartzea bultzatzen dituzte.

Zer aurkituko dut ikastaro honetan?
Ikastaroa 5 modulutan banaturik dago eta bakoitzak ondoko materiala barne hartzen du:
– Derrigorrezko irakurketak eta bideo-tutoretzak
– 10 galderako galdetegia
– Zalantzak argitu edo informazioa partekatzeko foroa.

MATRIKULATU NAHI DUT

Share

ANTOLATZAILEA

Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea
Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea

LAGUNTZAILEAK

Gipuzkoako Foru Aldundia

Amaia Apraiz

Irakasleak

Amaia Apraiz

· Artearen Historian Doktorea, UPV/EHU, 2005.

· Industri Ondarean jakituna, 1997tik berau ikasten eta baloratzen dabilelarik.

· 2006tik Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko (IOHLEE) partaidea.

Share
Beatriz Herreras

Irakasleak

Beatriz Herreras

  • – Historian lizentziatua (1989) eta Deustuko Unibertsitateko Ingurumen eta Lurralde Antolamenduan masterra.
    – Industri Ondarean espezialista eta 2006tik Ondartez S.L. enpresako bazkidea, zeinak, beste eginkizunen artean, Euskal Herriko paisai kultural industrialak aztertu dituen.
  • – Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko (IOHLEE) partaidea.
Share
Ainara Martínez

Irakasleak

Ainara Martínez

· Artearen Historian Doktorea, UPV/EHU, 2005.

  • · Industri Ondarean jakituna, eremu horretan dabilelarik lanean 1997tik. Gaiaren inguruan hainbat lan argitaratu ditu eta Industri Ondarearen Kontserbazioaren Nazioarteko Batzordeko (TICCIH) partaidea Espainiako atalean.
Share
¿Quieres estar informado de nuestros cursos?
Nosotros te avisamos
Suscribirme





.