Personal branding: zeure nortasun markaren bila

Informazio gehiago nahi dut

2017-06-26 2017-07-28  30 ordu
Online Autoformakuntza
Euskara-Gaztelania
90 €  
Eska ezazu

Guztiok daramagu gure barnean nortasun marka; horretaz jabetzea eta beraren kudeaketa egokia kontuan hartzean datza gakoa, oso garrantzitsua baita gure harremanetan arrakasta izateko, lanerako eta baita guretzat ere.

Gaur egun oso garrantzitsua da nortasun markaren kontzeptua lantzea, besteengandik bereizteko eta geure burua modu ezberdin batean azaltzeko.

Ainhoa Iribar ikastaroko zuzendariarekin elkarrizketa EiTB-ko Hiri Gorrian saioan

Arkaitz Sukuntza ikastaroko zuzendariarekin elkarrizketa Segura Irratian Goizerokoa saioan

Nortasun marka sortu eta lantzeak ekartzen dituen onura eta abantaila nagusiak:

  • · Ahalegin profesionalak egoki bideratzea.
    · Norberaren marka garatzea.
    · Publikoarekin konektatzea.
    · Konpetentziarekiko desberdintzea.
    · Zure espezialitatean erreferente bihurtzea.
    · Sinesgarritasuna lortzea.
    · Enpresen konfiantza eskuratzea.


HELBURUAK

· Zure burua aurkezteko nola egin, zu aukerak bilatzen ibili beharrean.
· Zuk behar dituzun emaitzak lortzeko nortasun Marka bat nola garatu.
· Zeure burua lehentasunezko aukera bihur ezazu.

EGITARAUA

  1. 1. Gaur egun zeri deitzen zaio Nortasun Marka?
  2.    1.1. Nortasun Digitala.
  3.    1.2. Nortasun Digitalaren kudeaketa.
  4.    1.3. Online ospea.
  5.    1.4. Sarean pribatutasuna mantentzea.
  6.    1.5. Ba al dugu sarean ahazteko eskubidea?
  7. 2. Zein da zure nortasun marka? Zure ahalmenak ustiatu
  8.    2.1. EgoBranding kontzeptua.
  9.    2.2. Ba al dakizu nor zaren?
  10.    2.3. Nortasun Marka definitzeko behar diren faktoreak, balioak eta zure balio-proposamenak indartu.
  1. 3. Zeure burua saltzen jakitea
  2.    3.1. Estrategia komertziala.
  3.    3.2. Zure istorioa kontatzen jakin.
  4.    3.3 Zure Nortasun Marka kontatzen jakitearen onurak.
  1. 4. Nola erabili zure Nortasun Marka
  2.    4.1. Nortasun Marka eta Sare Sozialak.
  3.    4.2. Ondorioak.
  1. 5. Nortasun Marka sortzeko pausoak
  2.    5.1. Ekintza Planaren diseinua.
  3.    5.2. Helburuen definizioa.
  4.    5.3. Oinarrizko printzipioak Nortasun Markaren sorkuntzan.
  5.    5.4. Tresnen aukeraketa.
  6.    5.5. Komunikazioa.
  7.    5.6. Bihur ezazu zeure burua lehentasunezko aukera.


NORI ZUZENDUA

Edonork egin dezake ikastaroa: ikasleek, irakasle eta ikertzaileek, langileek… ez da aurreko ezagutza berezirik behar.

METODOLOGIA

Formakuntza online izango da eta autoformakuntzan oinarritua izango da. Hau da, ikastaroak ez du tutorerik izango eta ikasleak bere erritmoan egin ahalko du ikastaroa, plataforma irekita dagoen bitartean.

Ikasgaiek alde teoriko bat dute eta kasu batzuetan, bideoak ere bai. Ikasgai bakoitzaren amaieran test motz bat egongo da eta ikasleak gainditu egin beharko du hurrengo ikasgaiera pasatzeko. Test guztiak gainditzerakoan ikastaroaren ziurtagirria lortuko du.

image_pdf

Informazio gehiago nahi dut

Ikastaroa interesatzen zaizu?
Ez galdu denbora eta matrikulatu zaitez orain!

¿Quieres estar informado de nuestros cursos?
Nosotros te avisamos
Suscribirme





.