Eskola-adinean dauden ia haurren erdiak (estatistiken arabera % 40 inguruk), ahots-arazoren bat dute; gainera, kontrolatu gabeko kasu gehiago ere egon daitezkeela uste da, azken hauetan alteraziorik antzeman ez delako. Afekzio horien jatorria hainbat faktoreen baturan dago, zarata mailan eta isiltasun faltan batez ere, alegia, ez du lotura zuzenik gertaera puntual batekin.
Bestalde, irakasleen ahotsa irakaskuntzarako erreminta nagusia den neurrian, bere erabilerak ahalik eta eraginkortasun handiena izan dezan baldintza jakin batzuk bete behar ditu. Tailerrean, eskoletan zein beste ahozko adierazpenetan, hura ahalik eta hobekien erabiltzeko gomendioak emango dira. Berau zaintzeko neurriak ere proposatuko dira, izan ere, neurri handi batean, fonazio-organoetako zenbait gaixotasun jakin, erabilera desegokiaren ondorioz ematen bai dira.
Gai hauetan interesa duten irakasleek, ezinbesteko ekitaldia dute martxoaren 14an Donostiako San Telmo museoan.
Gai honi buruzko informazio gehiago aurki dezakezu hurrengo webgunean: jardunaldiak.asmoz.org
Ez galdu ekitaldi hau! Plaza mugatuak, beharrezkoa da aurretik izen-ematea gauzatzea gure webgunean.