Zure proiektuen arriskua nola txikiagotu

Proiektuen Zuzendaritza oso azkar zabaltzen ari den kudeaketa diziplina da. Gero eta gehiago  egiten da lan “proiektuka”, bai enpresa munduan, bai administrazio publikoan edo mota guztietako erakundeetan.

Proiektu asko ez dira ondo amaitzen Arrisku Kudeaketa eskasa egiten delako. Orokorrean, kostu eta denborak kudeatzen ditugu, giza baliabideak, kalitatea, komunikazioak edo erosketak, baina ez dago Arrisku Kudeaketa egiteko kulturarik.

Gainkostuak, atzerapenak eta kalitate arazoak txikiagotuko dituen arriskuenganako hurbilketa profesional eta estandarizatua gure enpresa eta erakundeetan konpondu gabeko arazoa da.

Ia egunero topatzen ditugu albisteak tamaina ezberdinetako proiektuetan sortutako arazoen ingurukoak. Arazo horietako asko Arriskuen Kudeaketa egoki baten bitartez konpondu edo minimizatu ahalko lirateke.

HELBURUAK

Partaideak nazioartean onartutako Arriskuen Kudeaketaren jardunbide egokietan trebatu, proiektuen arrakasta aukerak areagotuz.
• Proiektuetako Arriskuen Kudeaketara hurbilpena estandarizatu edozein aktibitate arlotan.
• Arriskuen jatorria ulertu eta kritikoenetan ardaztu.
• Arriskuen Kudeaketa zuzen batera iristeko oztopoak ezagutu.
• Arriskuentzako erantzunak diseinatu eta indarrean jarri, proiektuen gainkostu eta atzerapenak ekartzen dituzten arrisku gertaeren probabilitatea eta eragina txikiagotzeko.
• Arriskuak proiektuko interesdunei modu egokian azaldu.
• PMIko Risk Management International ziurtagiria lortu nahi duten ikasleak ondo prestatu.

EGITARAUA

  1. 1. Sarrera
  2.    1.1. Proiektuen zuzendaritzaren garrantzia geroz eta handiagoa.
  3.    1.2. Ezagutza-arloak eta prozesu taldeak.
  4.    1.3. Proiektuetan arriskuak kudeatzeko beharra.
  5.    1.4. Ziurgabetasuna eta arriskua.

1.5. Arrisku motak. Arriskuen Egitura Banandua (RBS)

  1. 2. Arriskuen kudeaketaren planifikazioa
  2.    2.1. Arrisku plana. Kontzeptua.

2.2. Arrisku planaren egitura.

  1. 3. Arriskuak identifikatu
  2.    3.1. Arriskuak identifikatzeko tresnak.

3.2. Arriskuen erregistroa.

  1. 4. Arriskuen azterketa kualitatiboa
  2.    4.1. Kontzeptua.
  3.    4.2. Arriskuen azterketa kualitatiborako tresnak.
  4.    4.3. Arrisku erregistroen eguneratzeak.

4.4. Arriskuen azterketa kualitatiborako software-a.

  1. 5. Arriskuen azterketa kuantitatiboa
  2.    5.1. Kontzeptua.
  3.    5.2. Arriskuen azterketa kuantitatiborako tresnak.

5.3. Arriskuen azterketa kuantitatiborako software-a.

  1. 6. Arriskuei erantzuteko planifikazioa
  2.    6.1. Estrategiak.
  3.    6.2. Kontingentzia eta erreserba planak.

6.3. Irismen, kronograma, kostu, kalitate, giza baliabide, komunikazio, erosketa eta interesdunen kudeaketaren eguneratzea arriskuak gehitzean.

  1. 7. Arriskuen kontrola
  2.    7.1. Tresnak.

7.2. Ideia gakoak.

  1. 8. Arriskuen kudeaketa eta proiektuen kudeaketaren ezagutza-arloen harremana
  2.    8.1. Arriskuak eta proiektuaren irismena.
  3.    8.2. Arriskuak eta proiektuaren kostuak.
  4.    8.3. Arriskuak eta proiektuaren denborak.
  5.    8.4. Arriskuak eta giza baliabideak.
  6.    8.5. Arriskuak eta proiektuaren kalitatea.
  7.    8.6. Arriskuak eta proiektuaren komunikazioa.
  8.    8.7. Arriskuak eta proiektuaren erosketak.

8.8. Arriskuak eta proiektuaren interesdunen kudeaketa.

  1. 9. Ebaluaketa

NORI ZUZENDUA

Proiektuen kudeaketari aurre egin behar dioten profesionalak, proiektu zuzendariak eta Proiektuetako Arrisku Kudeaketan interesa duten pertsonak. PMIko Risk Management Professional ziurtagiria lortu nahi duten interesatuek ere parte hartu dezakete.

METODOLOGIA

Ikastaroa online formatuan emango da tutore pertsonal batekin. Ikasleei formakuntza-plataformara sarbidea emango zaie edukiak eta jarduerak jarraitzeko.  Bertan, komunikazio tresnak erabili ahal izango dituzte beste ikasleekin eta irakaslearekin kontaktuan egoteko.

Teoria bideo, podcast edo testu formatuan azalduko da eta modulu bakoitzaren amaieran kasu praktiko bat aurkeztuko da, bertan ikasitako gaiak aztertzeko.

Ikastaroaren amaieran, parte-hartzaileen gaitasuna neurtuko da test formatuko froga baten bitartez.

 

Partekatu:

Share
Xabier Lakunza

Irakasleak

Javier Lakunza Zumeta

· Lizentziatua Zientzia Fisikoetan, Masterra Enpresen Administrazioan, Unibertsitate Aditua Enpresen Aholkularitzan.
· Project Management Professional (PMP) eta Risk Management Professional (RMP)  Project Management Institututik (PMI) eta Masterra Hezkuntza Berrikuntza eta Prestakuntza Programen Ebaluazioan.
· Herri-administrazioan nahiz enpresa pribatuan aritu da lanean.
· Gerente  eta Proiektu kudeatzaile bezala aritu da eraikuntza zibileko enpresetan, eta prestakuntza arloko aholkulari lanetan ere aritu da.

Share

Matrikula epea Itxita

¿Quieres estar informado de nuestros cursos?
Nosotros te avisamos
Suscribirme





.