Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako oinarriak

Ikastaro honen egitura International Records Management Trust (IRMT) izenekoaren prestakuntza-moduluetan oinarritzen da. Ikastaroaren helburua ikasleei artxibo-dokumentu elektronikoak erabiltzen jakiteko “biziraupen-pakete” bat eskaintzea da, metodologia teorikoa, aktiboa eta parte-hartzailea baliatuz.

HELBURUAK

  • • Artxibo-dokumentu elektronikoen izaera, ingurunea eta epe luzera haiek kudeatu eta mantentzearekin lotutako premiak ulertzea.
  • • Ikasleei artxibo-dokumentu elektronikoak ingurune digitaletan kudeatu eta mantentzeko funtsezko kontzeptuak ematea.
  • • Ikasleei, ikastaroko gaitegiarekin lotuta, autonomia gehiagorekin jardun ahal izateko nahikoa informazio-baliabide ematea.
  • • Ikasleei ikastaroan jorratutako gaietan sakontzen jarraitzeko bideak irekitzea.


EGITARAUA

  1. 1.Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako testuingurua.
  2.    1.1. Artxibo-dokumentu elektronikoen aukera eta erronkak.
  3.    1.2. Zer dira artxibo-dokumentu elektronikoak.
  4.    1.3. Artxibo-dokumentu elektronikoak kudeatzeko teknologia-esparrua.
  5.    1.4. Antolamendu- eta lege-esparruak.
  6.    1.5. Arau eta gomendioen funtzioa.
  7.    1.6. Metadatuen garrantzia.
  8. 2.Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako programa baten plangintza eta kudeaketa.
  9.    2.1. Artxibo-dokumenturako politiken garapena.
  10.    2.2. Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketa hobetzeko eta artxibo-dokumentuei buruzko ikerketak egiteko kasuen garapena.
  11.    2.3. Artxibo-dokumentu elektronikoen ikerketarako beste zenbait metodologia.
  12.    2.4. Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako proiektu baten plangintza.
  13.    2.5. Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako software-sistemen hautaketa eta txertaketa.
  14.    2.6. Antolamendu-kultura eta inpaktua artxibo-dokumentuen kudeaketan.
  15.    2.7. Antolamendu-aldaketaren kudeaketa.
  16. 3.Artxibo-dokumentu elektronikoen sorrera, erabilera eta erabilgarritasunaren kudeaketa.
  17.    3.1. Sailkapen-koadroen garapena.
  18.    3.2. Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketari dagokion praktika.
  19.    3.3. Artxibo-dokumentu elektronikoen balioespena eta kokapena.
  20.    3.4. Ingurune elektroniko batera sartzeko politiken garapena.
  21. 4.Artxibo-dokumentu elektronikoen mantenua.
  22.    4.1. Mantenu digitalaren kontzeptu gakoak.
  23.    4.2. Mantenu digitalarekin lotutako oinarrizko praktikak.
  24.    4.3. Artxibo-dokumentu elektronikoen mantenua gordailu digital seguru batean.
  25.    4.4. Egungo ikerketa eta etorkizuneko ildoak.


HARTZAILEAK

  • Artxibo-dokumentuen artxibatze eta kudeaketarako teknikari eta arduradunak, eta dokumentuen bestelako kudeatzaileak.
  • Sistemen ingeniari eta arduradunak, eta tresna digitaletako sistemen arduradunak.
  • Liburutegi, dokumentazio zentru, museo eta artxibategietako arduradun eta teknikoak, eta beste dokumentu kudeatzaileak.
  • Eremu horietako ikasleak eta artxibo-dokumentu elektronikoei buruz gehiago ikasi nahi duen edonor.


METODOLOGIA

Ikastaroa online formatuan emango da. Halaber, tutoretza-bitartekoak izango dira ikaslea irakasleekin harremanetan jarri ahal izateko, kontzeptu teorikoak ulertu eta edozein zalantza argitze aldera.

Plataformaren barnean, eta prestakuntza-baliabide gehigarri modura, bibliografia bat eta glosario bat gaineratzen dira, ikastaroaren edukiarekin zerikusia dutenak.

Ikasleriak, izkutuko gako baten bidez, webgunean honakoak egin ahal izango ditu:

  • Irakasgaiak eskuratu
  • Irakasgaietako material osagarriak kontsultatu
  • Irakasleei galderak egin
  • Ariketak egin eta foroetan parte hartu
  • Ikastaroko koordinatzailearekin harreman pertsonalizatua izan

Horrez gain, ikasleak ikastaroko irakasle laguntzaile baten etengabeko zerbitzu zuzen eta pertsonalizatuaz gozatzeko aukera izango du eta ikastaroari ahalik eta etekin handiena ateratzen lagunduko dio.

Ebaluaketa jarraia izango da, beraz, ariketa praktikoak ebatzi beharko dira eta eztabaida foroetan parte hartu. Gainera, ikastaroa gainditzeko eta ziurtagiria lortzeko, ikastaro amaierako galdetegiko %80a zuzen erantzun behar da.

Batezbesteko lan karga: 5 ordu astean.

DIPLOMA

Benemérita Universidad Autónoma de Puebla (BUAP)-k eta Asmoz Fundazioak ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiria emango dute ikastaroa egokitasunez amaitu ostean.

KOLABORATZAILEAK

BUAP  adabi

 

 

Partekatu

Share

Helbidea

Alicia Barnard

· Artxiboen aholkulari independentea eta InterPARES Trust proiektuko Latinoamerikako Taldeko ikerlaria.

lk

Share
Joaquim Llansó Sanjuan

Helbidea

Joaquim Llansó

· Nafarroako Gobernuko Artxiboetako eta Ondare Dokumentaleko Zerbitzuko Zuzendaria.

Share
Alejandro Delgado

Irakasleak

Alejandro Delgado

· Cartagenako Udaleko artxibozaina, informazio sistemetaz eta zerbitzuetaz arduratzen da.

Share

Ikastaroa interesatzen zaizu?
Ez galdu denbora eta matrikulatu zaitez orain!

¿Quieres estar informado de nuestros cursos?
Nosotros te avisamos
Suscribirme





.