JARDUNALDIA: Mugikorrak, sare sozialak eta adin txikiak

#rrss2018

Data: 2018ko Martxoak 1

Tokia: San Telmo Museoa

Ordua: 16.30

 

Gaztetxoak Internet eta sare sozialetan murgilduta bizi dira, zer egiten dute Interneten nabigatzen dutenean? Zein webgune bisitatzen dituzte? Zein dira beraien sare-lagunak? Bi tresna hauei ematen zaien erabilera zein den ezagutu nahi al duzu erabaki zuzenak hartu ahal izateko? Zatoz gure jardunaldira!

 

HARTZAILEAK

Adin txikikoek gaur egun sare sozial eta teknologia mugikorrarekin egiten duten erabilerari buruz interesa duen familia, irakasle eta pertsona oro.

 

HELBURUAK

• Adin txikiko eta gazteek teknologia berriekin egiten duten erabilera arduratsu eta seguruaz mintzatu.

• Adin txikiko eta gazteen teknologia berrien erabilera arduratsu eta segurua sustatu.

 

EGITARAUA

AURKEZPENA
16:15 Ongi etorria
16:30 Irekiera. Eusko ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa

TXOSTENAK
16:45 Haur eta nerabeen aurkako ziberdelituak. |  J. Bermudez
17:30 Gurasoentzako aholkuak: Lehen urratsak sare sozialetan eta teknologia mugikorraren erabileran. |  M. Goñi
18:15 Egungo egoera: Nola aritzen diren adin txikikoak sare sozialetan. |  M. J. Badiola

MAHAI-INGURUA
19:00 Identitate digitala eta egungo gizartea

ITXIERA
19:30 Itxiera

 

FORMATUA
Hiru ordutako lan-jardunaldi bat proposatzen da. Ekitaldirako, hashtag bat sortuko da bereziki (#rrss2018), Twitter bidez parte hartu eta jarraitu ahal izateko. Jardunaldia Donostiako San Telmo museoan egingo da.

Ikuspuntu desberdinetako hiru txostengileen parte hartzea aurrikusten da; 45 bat minututan bakoitzak bere iritzia azalduko du eta ondoren mahai-ingurura zabalduko da eztabaida.

 

TXOSTENGILEAK

Jorge Bermúdez

 

BERMUDEZ GONZALEZ, Jorge
Gipuzkoako Delitu Informatikoen Fiskal Ordezkaria. 2007ko urria ez geroztik, Estatuko Fiskaltza Nagusiaren Kriminaltasun Informatikoaren Zerbitzuaren kidea. Informazio eta Komunikazio Teknologien bitartez gauzatutako delinkuentzia modu berrietan espezializatua.

 

 

Maite Goñi

 

GOÑI EIZMENDI, Maite (@euskaljakintza)
Mondragon Unibertsitatean eta Ordiziako Jakintza Ikastolan irakasle. Euskal eta Ingeles Filologian lizentziatua, azken urteetan hizkuntzen irakaskuntzan IKTak txertatzeari ekin dio.

 

 

Mertxe J. Badiola

 

JIMENO BADIOLA, Mertxe (@mertxejbadiola)
“E&P Sarea”-ren koordinatzailea. Donostiako “CPES NAZARET BHIP” ikastetxeko E-learning saileko arduraduna, TIC-IKT aholkularia eta Zientzia-Teknologia arloko irakaslea Batxilergoan.

 

 

 

Partekatu

Share

Kolaboratzaileak:

 

Ikastaroa interesatzen zaizu?
Ez galdu denbora eta matrikulatu zaitez orain!

¿Quieres estar informado de nuestros cursos?
Nosotros te avisamos
Suscribirme





.