MOOC: e-Learning irisgarria

Abantailak

Edozein dela zure parte-hartzea adimen-desgaitasuna duten pertsonei moldatutako formakuntza baten diseinu-prozesuan, ñabardurak ñabardura, funtsean, beste edozein formakuntza diseinatzearen parekoa dela ikusiko duzu. Ondorioz:
1. Gure ikastaroak denon eskura jarri ahal izango ditugu.
2. Gizartearekiko erantzunkizuna beteko dugu.
3. Erabiltzaile-esperientzia hobetuko dugu.

 

Helburua

Formakuntza-jarduera hau amaitzean lortu nahi den helburua, adimen-desgaitasuna duen pertsona bati online ikastaroa egokitzeko gai izatea da, eta hori lortzeko gure buruari zein galdera egin behar dizkiogun jakitea.

 

Egitaraua

1. ADIMEN-DESGAITASUNA: KONTZEPTUA
2. EDUKIETARA SARBIDEA
3. MOODLE
4. EDUKIEN DISEINUA
5. TUTORETZA
6. EBALUAZIOA

 

Metodologia

Formakuntza Internet bidez emango da eta autoformakuntzan oinarrituko da. Hau da, ikastaroak ez du tutorerik izango eta ikasleak bere erritmoan ikasi ahal izango du, plataforma irekita dagoen bitartean.

Ikasgai bakoitzaren amaieran galdetegi motz bat dago baina ez da beharrezkoa hura gainditzea hurrengo ikasgaira igaro ahal izateko. Bukaerako galdetegia gainditu ez gero, ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiria eskuratu ahal izango da.

 

Partekatu:

Share

Laguntzaileak

Kutxa Solidarioa Logo

¿Quieres estar informado de nuestros cursos?
Nosotros te avisamos
Suscribirme





.