QGIS: informazio espazialaren analisi eta kudeaketarako tresna

Ezagutu informazio espaziala kudeatzeko eta analizatzeko tresna

Geografia Informazioko Sistemak (GIS) zeharkako eta balio anitzeko teknologiak dira eta oso erabilgarriak izan daitezke lurraldearekin erlazionatutako datuekin lan egiten duten profesional guztientzako, ikuspuntu fisiko batetik egiten dutenentzako (geografian, geologian, topografian eta Lurraren Zientzietan orokorroean), hiriaren ikuspuntutik (arkitektu eta hirigintzan) eta baita ere modu batera edo bestera datu espazialekin lan egin behar duten zientzia guztientzako (biologia, ekonomia, soziologia, arkeologia, etab.). Ikastaroa, beraz, datu espazialekin lan egiten ikasi nahi dutenentzako teknologia mota honetara lehen hurbilketa bat da.

HELBURUAK

Ikastaro honen helburua Geografia Informazioko Sistemak ezagutaraztea da eta QGIS programaren oinarrizko erabilera ikastea.

EGITARAUA

1. Geografia Informazioko Sistemen oinarriak
2. QGIS programara lehen hurbilketa
3. Datu bektorialekin eta taulekin lan egitea
4. Datu rasterrekin lan egitea

HARTZAILEAK

Ikastaroa datu espazialak kudeatzen eta analisatzen ikasteko interesa duten eta GIS-ak jarduera desberdinetan aplikatzeko interesa duten profesional guztiei irekita dago.

METODOLOGIA

Ikastaroa online izango da. Ikasleek materialak, praktikak eta zalantzak galdetzeko irakaslegoa eskuragarri izango ditu.
Ikastaroak 30 orduko iraupena izango du.
Irakaslegoak beharrezkoak diren materialak (apunteak, estekak, bideoak, etab.) gai bakoitzaren hasieran emango ditu. Gai bakoitzaren bukaeran praktika bat egin beharko da.
Eztabaida-guneetan parte hartzea ere baloratuko da.

 

 

Partekatu

Share
Irantzu Alvarez Gonzalez

Irakasleak

Irantzu Alvarez Gonzalez

· Topografian Ingeniaritza Teknikoa.

· Geografian Lizentziatua.

· Doktorea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatetik.

  • · Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean Irakaslea, Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuen Sailean.
Share

Ikastaroa interesatzen zaizu?
Ez galdu denbora eta matrikulatu zaitez orain!

¿Quieres estar informado de nuestros cursos?
Nosotros te avisamos
Suscribirme





.