Salmenta aurkezpen eraginkorrrak

Gure komunikazioa hobetzeko tresna praktikoak eta gaitasun errazak.

Komunikatzen dut; beraz, saltzen dut.

Gaur egungo lan-ingurunean, guztiok dugu eginkizun komertziala, modu ugaritan iristen gara bezeroenganaino eta behar bezala komunikatzeko beharra dugu askotariko egoeratan, hala nola, aurrez aurreko kontaktuetan, taldeko bileretan, produktu baten aurkezpenean, etab. Komunikazioak gure denboraren %80tik gora hartzen du.  Komunikazio eraginkorra ezinbesteko konpetentzia da giza harremanetan eta, ondorioz, salmenta-helburuak lortzeko ere bai.

Ikastaro honekin entzunaldi aktiboa garatzea eta asertziozko komunikazio sarkor eta eraginkor batera iristea ahalbidetzen duen komunikazioaren ikuspegi bat erakutsi nahi dugu. Azken batean, oinarrizko komunikazio-gaitasunak landu nahi ditugu, baina, batez ere, gure aurkezpenak hobetzen laguntzen diguten tresnak aztertuko ditugu. Pertsonengana iristen saiatuko gara emozioen eta enpatiaren bidez, baina baita itxuraren erabilera egokiaren bidez ere, eta edukien eta formatuen hautapen on bati esker.

 

HELBURUAK

  • · Aurkezpen bat behar bezala planteatzen laguntzen diguten alderdiak ezagutzea (helburua, gaia, hartzaileak, eszenatokia, materiala, etab.).
  • · Prestaketa mentala, ahozkoa ez den komunikazioa eta urduritasunaren kontrola behar bezala kudeatzea.
  • · IKT tresna ohikoenak ezagutu eta erabiltzea, aurkezpen original bat burutzeko xedearekin.

· Aurkezpen arrakastatsuak prestatzea, komunikatu nahi dena modu egokian helaraziz.

 

EGITARAUA

  1. 1. Komunikazioa

1.1. Oinarrizko kontzeptuak
1.2. Pertsonen arteko komunikazioa
1.3. Entzunez komunikatzen ikastea
1.4. Ikusizko komunikazioa
1.5. Hitzezko eta hitz gabeko komunikazioa
1.6. Aurkezpen baterako oinarrizko praktikak

  1. 2. Aurkezpen eraginkorrak

2.1. Aurkeztearen artea – Nolakoak dira aurkezpenak
2.2. Aurkezlea
2.3. Zeintzuk dira zure helburuak – Xedea eta hartzaileak
2.4. Gure aurkezpenaren plangintza
2.5. Istorioen egitura – Storytelling
2.6. Aurkezpenaren ikusizko diseinua
2.7. Oinarrizko praktikak

  1. 3. Gure aurkezpenak prestatzeko tresnak

3.1. Powerpoint
3.1.1. Txantiloiak eta trikimailuak
3.2. Prezi
3.2.1. Tresnaren oinarrizko erabilera
3.3. Bideo-tresnak
3.3.1. Windows Movie Maker
3.3.2. Youtube kanala gure aurkezpenentzat
3.4. Irudi-tresnak
3.4.1. Irudi libreen erabilera
3.4.2. Audioaren erabilera – Soinua
3.5. Soinu-efektuak sortzea eta erabiltzea
3.5.1. Gure podcast programa sortzea

  1. 4. Amaierako ariketa praktikoa

4.1. Hasierako egoera
4.2. Erabili beharreko informazioa
4.3. Historia
4.4. Aurkezpena
4.5. Azalpena

 

NORI ZUZENDUA

Salmenten departamentuko eta departamentu komertzialeko pertsonak, zuzendaritzako kideak eta, orokorrean, beren enpresa edo erakundeetan bezeroen, hornitzaileen, erakundeen, langileen eta abarren aurrean burututako komunikazioak eta aurkezpenak hobetu nahi dituzten orotariko pertsonak.

 

METODOLOGIA

Ikastaro honen metodologia parte-hartzaile bakoitzaren ikaskuntza aktibo eta pertsonalizatuan oinarritzen da. Banakako ikaskuntzaz gain, esperientziak partekatzea sustatuko da, lankidetzako eta partaidetzako ikaskuntza ahalbidetze aldera.
Edukiak Asmoz-en ikasgela birtualaren bidez helaraziko dira.
Edukiek barne dituzte:
– Kontzeptuak.
– Ariketa praktikoak.
– Autoebaluazio proba.
– Bideoak.
– Adibideak.
– Etab.

Parte-hartzaileak edukietara sartu ahalko dira dira ikastarorako aurreikusitako egutegiaren arabera.

Ariketak tutoreari bidaliko zaizkio bere ebaluazioa jasotzeko eta banakako hobekuntza-plana garatuz joateko.

Etengabeko komunikazioa egongo da tutore eta irakasleekin ager litekeen edozein zalantza argitzeko.

Egungo intereseko gaiak eta ikastaro honen helburuekin lotutako gaiak jorratuko dira xede horretarako irekitako foroan.

Ikastaroaren ebaluazioa honakoen bidez burutuko da:
– Autoebaluazio proba.
– Burututako eta irakasleari bidalitako ariketak.
— Amaierako aurkezpena.
– Foroetako parte-hartzea eta lankidetzako ikaskuntzan egindako ekarpenak.

 

Partekatu

Share

Ikastaroa interesatzen zaizu?
Ez galdu denbora eta matrikulatu zaitez orain!

¿Quieres estar informado de nuestros cursos?
Nosotros te avisamos
Suscribirme





.