Bideomarketing. Salmenta esperientzia berriak sortu

"Edukia errege bada, bideoa erregina da".

Gure estrategia digitalaren funtsak honakoak dira: balioa duten edukiak lortzea, sortzea eta gure publikoari banatzea, publikoa erakarri eta publiko horren leialtasuna irabazteko.

Gure publikoari balioa eskaini behar diogu, gure mezua erasokorra izan gabe. Bezeroa izan dadila gugana datorrena. Ikus-entzule talde handi bat lortu nahi dugu eta segmentu espezifikoetara iristea ahalbidetzen diguten edukiak sortu.

Horretan datza edukien marketinga eta, horrez gain, interneten ikusgarritasuna areagotzen eta Google-en posizionamendua hobetzen laguntzen digu, baina horretarako, ezinbestekoa da gure webgune eta gizarte-sareetan kalitateko edukia argitaratzea. Hala ere, alor honetan argi eta garbi geratu da bideo batez lagundutako edo osatutako edukia are eraginkorragoa izaten dela. “Content is king” (edukia da errege) esaldi ospetsua gaur egun, inoiz baino gehiago, egia borobila da, baina gainera, errege horrek badu erregina bat ere: bideoa.

Bideoak zure ideiaren edo mezuaren irudi erreala eskaintzen dio publikoari, betiko testua baino hobea izaten da eta, gainera, hurbiltasuna, gardentasuna, fidagarritasuna eta konfiantza helarazten dio gure bezeroari. Produktu edo zerbitzu bat azaltzen zaila denean, bideo batek zalantzak argitzen erabilitako denbora optimizatzen laguntzen du. Bideoa osagarri ezin hobea da produktu baten funtzionamendua erakusteko. Negozio eta erakunde guztiek bideoak sartu behar dituzte beren online marketing estrategian, aukera paregabea baita ikusgarritasuna areagotzeko.

Prestakuntza honekin lortu nahi duguna da erabiltzaileak kalitateko bideo-edukiak sortzeko gai izatea, modu errazean, beren ideiak, proiektuak, produktuak eta istorioak modu eraginkorragoan aurkezteko eta, jakina, publikoaren engagement edo konpromiso handiagoa lortzeko.

HELBURUAK

    • · Bideoaren garrantzia ulertzea erakundearen marketing tresna gisa.
    • · Bideoak hutsetik sortzea sarean hedatzeko xedearekin.
    • · Bezeroei zuzendutako bideo-edukiak sortzea salmenta-helburuetarako.

· Youtube-n bideo-kanal bat kudeatzea.

EGITARAUA

1. Zer da bideo marketinga?
1.1. Oinarrizko alderdiak
1.2. Bideoa eta “bezeroaren esperientzia”
2. Bideo marketing estrategia
2.1. Zergatik bideoa
2.2. Abiapuntua eta helburuak
2.3. Zer bideo burutu?
2.4. Kasu praktikoa
3. Bideoa egitea Salmenta-esperientziak sortzen
3.1. Istorioa, istorioak kontatzea
3.2. Storytelling eta salmentak
3.3. Gidoiaren egitura
3.4. Kasu praktikoa: zure gidoia
4. Oinarrizko bideo-teknikak
4.1. Bereizmena
4.2. Planoa
4.3. Ekipamendua
4.4. Audioa
4.5. Argiztapena
4.6. Ardatzak eta saltoak
4.7. Kamerarik gabeko bideoak
4.8. Powerpoint
4.9. Facebook
4.10. Bestelako aplikazioak
4.11. Animazioak
4.12. Kasu praktikoa
5. Kanpainaren hedapena
5.1. Errealitatea: bideoa eraginkorra da eta oso.
5.2. Zein plataformatan zabalduko dut nire bideoa? Guztietan
5.3. Azterketarako kasuak, saltzen duen bideoa.
5.4. Kasu praktikoa
6. Youtube plataforma
6.1. Youtube kanal bat hutsetik sortzea
6.2. Zure ideiak bideo bilakatzea
6.3. Zure kanaleko erreprodukzioak nola areagotu
6.4. Zure kanaleko harpidedunak nola areagotu
6.5. Zure bideoa Google-n posizionatzea
6.6. Nola bideratu trafikoa zure webgunerantz
6.7. Zure ikus-entzuleak ezagutzea: Youtube Analytics
6.8. Ikus-entzuleekin elkarrizketa bat ezartzea
6.9. Ekintzarako deialdiak
6.10. Nola atera onura ekonomikoa zure bideoei

NORI ZUZENDUA

    Erakunde batean komunikazio digitalaren erantzukizuna duten pertsonak, bideoan oinarritutako edukiak erabiliz bezero potentzialak erakarri edo egungo bezeroen leialtasuna bermatzeko formatu berrietara egokitu nahi direnak, aurretiko ikus-entzunezko komunikazioarekin eta bideoarekin lotutako ezagueren beharrik gabe.

METODOLOGIA

Prestakuntza Internet bidez eskainiko da eta metodologia teoriko-praktiko batekin garatuko da.

Modulu bakoitzak azalpen-dinamika bat izango du, ikasleek ikasgaia modu interaktiboan jarraitzeko aukera izan dezaten. Halaber, modulu bakoitzak burutu beharreko ariketa praktiko bat izango du.

Hainbat tresna erabiliko dira ikasleen parte-hartzea eta eztabaida sustatzeko.

 

Partekatu

Share
Iñaki Nos Ugalde

Irakasleak

Iñaki Nos Ugalde

· Enpresa Zientzietan lizentziatua, espezialitatea: Nazioartea. Euskal Herriko Unibertsitatea. 1989.
· Marketing eta Merkataritza Zuzendaritza Masterra. – GADE. 2012
· Giza Baliabideak Masterra. -GADE. 2013
· Aditu aholkularia Traintiumen, Marketing, Merkataritza eta Turismo alorretan

tw lk

Share

Ikastaroa interesatzen zaizu?
Ez galdu denbora eta matrikulatu zaitez orain!

¿Quieres estar informado de nuestros cursos?
Nosotros te avisamos
Suscribirme





.