Online formakuntza modan dago. Izan ere, zure erritmora ikasi eta zure lan ordutegiarekin, zein bizitza pertsonalarekin uztar ditzakezu, denbora aurrezten duzu eta eskaintza zabala dago. Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioa aitzindaria da euskarazko zein gaztelaniazko online ikastaroak ematen eta 2019-2020rako eskaintza berria aurkezten du.
15 urte baino gehiagoko esperientzia oinarri, Ehuk, UNEDek, UNED-bergara ikastetxe elkartuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako izen oneko graduondokoen edizio berrian eskainiko ditu: Hizkuntza Plangintza, Nazioarteko Merkataritza Zuzenbidea, Ingurumen Zuzenbidea, Gobernantza Irekia eta Kolaboratiboa, Liburutegi Laguntzailea, Aduana-Ordezkaria besteak beste.
Etengabeko formakuntzaren arloan, Asmoz Fundazioak aurten Storytelling-ari buruzko bi ikastaro berritzaile eskainiko ditu, bata osasun mundura bideratutakoa eta bestea giza baliabideen alorrera zuzendutakoa. Horietaz gain, aurki aurtengo formakuntza-katalogoa berrituko da, hainbat gai berri jorratzeko: dokumentuen kudeaketa eta digitalizazioa, cibersegurtasuna, mindfulness, proiektuen zuzendaritza, etab.
Bukatzeko, gogoan izan, asmozek eskainiko dituen doako ikastaro laburrak: Bidelagun, Hiritartasun kritikoa, Kartzela sistema eta zigor sistema frankismo garaian: emakume presoen errepresioa hizpide, etab.
Informazio zehatzagoa eskuratzeko asmoz web-orrialdea bisitatu edo blogeko harpidedun egin zaitez: www.asmoz.org