FUNDAEtik hobaria jaso dezakeen formakuntza - ASMOZ Fundazioa

FUNDAEtik hobaria jaso dezakeen formakuntza

Lanerako Fundazioa (FUNDAE)

Lanerako Fundazioari (FUNDAE) esker internet bidezko ikastaro batek hobaria jasotzea posible da, baina ez da dirudien bezain erraza. Dokumentu honetan oinarrizko ezagutza batzuk azalduko ditugu hobaria era erraz, azkar eta seguru batean tramitatu ahal izateko.

HOBARIEN ARAUDIA:

Onuradunak: Espainiako lurraldean lantokia duten enpresak eta lanbide-heziketa kontzeptuagatik kotizatzen dutenak bere langileriaren etengabeko formakuntzarako kreditu bat edukitzen dute urtero erabilgarria izaten dena.

Kreditu honen kopurua bi ezaugarrik balditzatzen dute: batetik, aurreko ekitaldiko lanbide-heziketako kuotak eta bestetik, enpresak duen langile kopuruaren arabera aldagarria den portzentai batek.

Kredituaren kalkulurako simulatzailea

Enpresek euren baliabide propioak erabiliz antolatu eta kudeatu ditzakete fondoak FUNDAEren aurrean, edo bestela, formakuntzako zentru bat kontratatu dezakete ikastaro bakoitzaren kudeaketa egiteko. Zentru hauek formakuntza entitateen erregistroan egiaztatuta eta izena emanda egon behar dute.

Enpresa batek formakuntza ekintza batengatik lortu dezakeen hobaria horrela kalkulatzen da: formakuntza espezialitatearen prezioa/orduko, ikastaroaren ordu kopuruarekin eta ikasle kopuruarekin biderkatuta. Ikasle horiek, gutxienez, %75eko asistentzia eduki behar dute. Ateratzen den zenbatekoak kostu zuzenak eta ez zuzenak jasoko ditu (modulu ekonomikoaren arabera onartutako kostuaren %10eko mugarekin). Hobariaren kudeaketa formakuntza zentru baten bidez egiten bada, %10 gehiago lortzeko aukera dago kudeaketaren kontzeptupean.

Langile autonomoek ere formakuntzan parte hartu ahal izango dute baina enpresaren kredituaren kontra kostuen hobaririk ezingo da eman.

Hobaria jaso dezaketen ikastaroek gutxienez 2 orduko iraupena izan behar dute, eta egunean, gehienez, 8 orduko formakuntza egin ahal izango da.

ASMOZek FUNDAEri formakuntza ekintzen berri emango dio, bezeroak espreski horrela eskatzen duenean, eta epearen barruan, bezeroak bere enpresaren datuak eta langileriarenak bidaltzen dituenean, ikastaroetan hauen inskripzioa egin ahal izateko.

Gehienezko kopuruak

Enpresak Langileen Ordezkaritza Legalari (LOL) planifikatutako ekintzen berri emateko obligazioa du eta formakuntza zentruak FUNDAE informatuko du; izan ere, LOLak aldeko erantzuna, erantzunik ez ematea edo kontrako jarrera eduki dezake eta hori nola konpontzen denaren berri emango dio formakuntza zentruak FUNDAEri. Urtero, enpresak LOLri egindako ekintzen balantzea azaldu beharko dio.

Enpresaren zaintzapean egongo da ikastaroen jarraipena egiteko jatorrizko dokumentazioa (listak, ebaluazioak eta ikasleek sinaturiko diplomak), agian ikastaroa amaitu ondoren jarraipen ekintzak egin beharko direlako; fakturen kopiak ere enpresak gordeko ditu.

Hobaria aplikatu ahal izateko beharrezkoa da enpresak zerga obligazioak eguneratuta izatea, eta baita, formakuntzari dagozkion gastuen ordainketak eginak izatea ere.

Enpresak formakuntza ekintzaren zati bat finantzatzeko obligazioa du. Finantzaketa hori egiteko hiru aukera daude: formakuntzaren kostuekin, ikastaroaren antolaketak eragindako gastuekin edo langileriaren lansariekin (formakuntza lan orduetan egin duten langileen soldaten kostuekin alegia).

Hobaria formazioa bukatu eta gero emango da, betiere, araudiko baldintza guztiak bete badira eta bestelako gertaerarik eman ez bada. Hobaria ikastaroa isten den hilabeteko gizarte seguratzaren ordainketari aplikatuko zaio, edo beranduenez, urte horretako abenduko gizarte segurantzaren ordainketari.

Informazio praktikoa

Hurrengo estekan formakuntza zentru bezala bolondreski gure elkartzea jasotzen duen Mandatu Kontratua deskargatu daiteke eta baita bertara Atxikitzeko Dokumentua ere:

Asmoz fundazioaren mandatu kontratuaAtxikimendu kontratuaren eranskina

Ikastaroen hobariak guk kudeatzea nahi izanez gero, beharrezkoa da atxikimendu kontratuko datu guztiak osatzea eta legezko ordezkariak sinatu ondoren eskaneatuta bidaltzea. Dokumentu hau ikastaroaren hasiera data baino 15 egun lehenago egon behar da sinatuta.

Horrez gain, ikastaroaren fitxa izeneko dokumentua ere deskargatu behar da eta zure datuekin osatu ASMOZEKO BEZEROAK enpresen elkartean alta emateko, horrek FUNDAEren aurrean kudeaketak egiteko baimena emango digulako. Parte-hartzaileen datuak osatuta izateak dagokien ikastaroetan euren izen-ematea egiteko aukera ematen digu. Gainera, sarbide propio bat baldin baduzu (enpresa bezala), ASMOZ FUNDAZIOAri (G-20735288) kudeaketak enpresa elkartearen barruan burutu ahal izateko baimena eman behar diozu.

Enpresa fitxa

Araudia epeen inguruan oso zorrotza denez, derrigorrezkoa da dokumentazio guztia ikastaroa hasi baino 10 egun lehenago edukitzea; zehazki honako hauek behar dira: ENPRESA FITXA eta ATXIKIMENDU KONTRATUA dagokion ordezkari legalak sinatuta.

Informazio gehiago

Zure enpresaren eta formakuntzaren ezaugarrien arabera, Tripartita Fundazioko hobaria jasotzeko prozesuak berezitasun batzuk eduki ditzake. Hurrengo webguneetan informazio gehiago eskura dezakezu:

- FUNDAE Ohiko galderak

- FUNDAE Teleformazio modalitateko gida (pdf)

- FUNDAE Hobaria 8 pausotan

Galderarik baldin baduzu, gurekin harremanetan jarri:

Telefonoa: 0034 943 21 23 69

Emaila: asmoz@asmoz.org