Pribatutasun-politika

  1. Pribatutasun Politikaren xedea

Datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen legedia betez, ASMOZ Fundazioak erabiltzaileei azaldu nahi die euren datu pertsonalak ematen dituzten pertsonen datu pertsonalak tratatzeko eta babesteko politikaren berri. Datu pertsonal horiek zenbait modutan irits daitezke ASMOZ Fundaziora: webgunean edo haietako zerbitzuetan izena ematean zuzenean erabiltzen dituztenean, edo datu horiek ematea beharrezko duen ekintzaren bat egiten dutenean.

Halaber, erabiltzaileari jakinarazi nahi diogu pribatutasun-politika honetan oro har deskribatzen dela nola tratatzen dituen ASMOZ Fundazioak datu pertsonalak, hura baita webguneen ustiapenarekin lotutako tratamenduaren arduraduna.

Politika honen osagarri, webguneetan datuak eskatzeko erabiltzen diren formularioetan edo zenbait zerbitzu erabiltzeko baldintza partikularretan gehitzen diren informazio-testuak eta baimen informatua eskatzeko testuak daude.

Erabiltzailearen ardura da, bere datu pertsonalak ASMOZ Fundazioari eman aurretik, informazio-testu eta baimenak eskatzeko testu horiek irakurtzea. Webguneetan datuak eskatzeko erabiltzen den formulario orotan aurkituko ditu.

Erabiltzaileak beren-beregi eta osorik onartzen du politika hau, baldin eta, webguneak edo haietan azaltzen diren zerbitzuak erabiltzeko, bere datu pertsonalak ematen badizkio ASMOZ Fundazioari, datuak ematea borondatezkoa baita beti.

Erabiltzailea politika honekin ados ez badago, ez du webguneetako zerbitzurik erabili behar, betiere, zerbitzu horiek erabiltzeko, bere datu pertsonalak eman behar badizkio ASMOZ Fundazioari.

Halaber, erabiltzaileari jakinarazten zaio politika hau gai berari buruz izaera bereziarekin edota partikularrarekin ezartzen diren beste batzuetan ere aplikatuko dela, betiere, erregistro-formularioen, kontratazio-baldintzen edo zerbitzu partikularretako baldintzen bidez jakinarazten bazaizkio erabiltzaileari. Politika hau beste horiek guztiak osatuko ditu, kontrakoa esaten ez duen orotan.

Erabiltzaileari jakinarazten zaio datu pertsonalen tratamendu oro Espainian datuen babesaren inguruan indarrean dauden legeen mende dagoela.

 

 

  1. Tratamenduaren eta webguneen arduraduna

Webguneen bidez jasotako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna hau da:

  • Titularra: ASMOZ Fundazioa
  • IFK: G20735288
  • Telefonoa: (34) 943 21 23 69
  • Webguneko orriak:org (nagusia) eta lotutako azpidomeinuak.
  1. Adinez txikikoen datuak

18 urtez beherakoek ezin izango dituzte ASMOZ Fundazioaren zerbitzu partikularrak erabili, baldin eta izena eman behar badute edo, izena eman eta gero, identifikatu egin behar badute, ezta aitak, amak, tutoreak edo lege-ordezkariak ordezkatuta.

  1. Datu pertsonalen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Webguneetan nabigatzeko, haietan sartzen diren erabiltzaileek ez dute zertan datu pertsonalik eman. Hortaz, datu pertsonalak ematen dituen erabiltzaileak bere borondatez ematen ditu, nabigazio pertsonalizatua edo webguneen edota haietan haren eskura jartzen diren zerbitzuen erabilera pertsonalizatua egitea erabaki duelako.

Erabiltzaileak informazio eguneratua, egiazkoa, osoa eta zuzena ematea onartzen du, betiere, bere nortasunari buruzkoa (debekatuta dago hirugarrenen daturik ematea). Webguneetan datuak jasotzeko jarritako edozein kanal erabil ditzake horretarako. Hona hemen kanal horietako batzuk: izena emateko edo harpidetzeko, harremanetarako, iradokizunetarako, kontratatzeko formularioak; datuak jasotzeko webguneetan dauden formularioak; ASMOZ Fundazioari bidalitako mezu elektronikoa; edo, geroago azalduko denez, posta arruntez bidalitako jakinarazpena.

Erabiltzailea da ematen dituen datuak egiazkoak, zehatzak, eguneratuak eta zuzenak izatearen azken erantzulea. Beraz, ASMOZ Fundazioak ez du horri buruzko inolako erantzukizunik, eta erabiltzaileak konpromisoa hartzen du bere datu pertsonalak eguneratuta izateko.

Erabiltzailea da bere datu pertsonalen iturri bakarra. Hori dela eta, ASMOZ Fundazioak eskatzen dio, datu-babesari buruzko legeen arabera datu pertsonalak une oro eguneratuta izate aldera, edozein aldaketaren berri emateko, Politika honetan eskubideak gauzatzeko ematen den helbidean. Edonola ere, indarrean dagoen araudiari jarraituz, datuak erabiltzaileak zuzenean ematen baditu edo harengandik zuzenean jasotzen badira, zehatzak direla ulertuko da, berak ASMOZ Fundazioan eguneratzen edo aldatzen ez dituen bitartean.

  1. Datu-kategoria bereziak

ASMOZ Fundazioak ez du bere webguneen bidez erabiltzaileen datu berezirik eskatzen. Indarrean dagoen legediaren arabera, honako hauek hartzen dira datu berezitzat, esate baterako: jatorri etnikoari edo arrazari buruzkoak, iritzi politikoei buruzkoak, erlijio-sinesmenei edo sinesmen filosofikoei buruzkoak, afiliazio sindikalari buruzkoak, pertsona fisiko bat inolako zalantzarik gabe identifikatzeko datu genetikoak edo biometrikoak, osasun fisikoari edo mentalari buruzko datuak, sexu-bizitzari buruzkoak eta sexu-orientazioari buruzkoak.

ASMOZ Fundazioak erabiltzaileari horrelako informaziorik behar izanez gero, berariazko baimena eskatuko dio informazio hori jasotzeko eta erabiltzeko. Gainera, aldez aurretik eta argi eta garbi, informazio hori zertarako jaso eta tratatuko duen jakinaraziko dio erabiltzaileari.

Horren ondorioz, edozein arrazoirengatik –eta ASMOZ Fundazioak eskatu gabe–, erabiltzaileak bere borondatez informazio hori ematen badio erakunde horri, jakinarazpen hutsak berekin ekarriko du erabiltzaileak ASMOZ Fundazioak bere datuak tratatzeko berariazko baimena.

  1. Datu pertsonalen tratamenduaren helburuak

ASMOZ Fundazioaren webguneetan sartzen den eta haietan modu pertsonalizatuan nabigatzeko edo datuak ematea eskatzen duen zerbitzurik erabiltzeko borondatez informazio pertsonala ematen duen erabiltzaileari jakinarazten zaio ASMOZ Fundazioak zertarako tratatuko dituen haren datu pertsonalak. Honako hauek dira tratamenduaren erabilerak:

Webguneetan izena ematea

Erabiltzaileak gure edozein webgunetan izena ematen duenean, horretarako ematen dituen datu pertsonalak erregistroa kudeatzeko erabiliko dira. Erabiltzaile-izenaren eta pasahitzaren bidez webguneetako zerbitzuak erabiltzearen ondorioz sortzen diren datu guztiak ere erabiliko dira.

Merkataritza-jakinarazpenak eta buletinak bidaltzeko zerbitzuetan harpidetzea

Merkataritza- eta publizitate-jakinarazpenetan eta buletinetan harpidetzeko, ASMOZ Fundazioaren webguneetako zerbitzuetan izena ematen duenean edo informazio hori beste edozein modutan –adibidez, eskaera ASMOZ Fundazioari mezu elektroniko baten bidez helaraziz– eskatzen duenean, harpidetza kudeatzeko erabiliko ditugu datu pertsonalak, bai eta merkataritza- eta publizitate-jakinarazpenak eta buletinak bidaltzeko ere.

Erabiltzaileak zerbitzu horretan baja eskatzen badu, baimena atzera botatzen badu edo bidalketa horiei jasotzeari uko egiten badio, merkataritza- eta publizitate-jakinarazpenak eta buletinak bidaltzea eragozteko gutxieneko datu pertsonalak soilik kontserbatuko ditugu.

Erabiltzailearen iritziak eta oharrak jasotzea

Erabiltzaileak, zerbitzuari/produktuari buruzko iritzia azaltzeko, ASMOZ Fundazioaren webguneetako zerbitzuetan izena ematen duenean, honetarako erabiliko ditugu haren datu pertsonalak: zerbitzuaren harpidetza kudeatzeko, zerbitzuak iritziaren egile gisa identifikatzeko, erabiltzaileak emandako mezuak eta edukiak moderatzeko, eta, beharrezkoa izanez gero, zerbitzuaren erabilera-baldintzak betetzen ez dituzten iritziak argitaratzea galarazteko edota ezabatzeko.

Erabiltzaileak edukiak argitaratzea

Erabiltzaileak, edukiak argitaratzeko, ASMOZ Fundazioaren webguneetako zerbitzuetan izena ematen duenean, honetarako erabiliko ditugu haren datu pertsonalak: zerbitzuaren harpidetza kudeatzeko, erabiltzailearen edukiak kudeatzeko eta argitaratzen direla bermatzeko, eta, dagokionean, eduki horiek egilea edo titularra dela argitaratzeko. Halaber, ASMOZ Fundazioak jabetza intelektualeko eskubideen titularra edo lizentziaduna dela egiaztatzeko ere erabiliko ditu datu pertsonalak.

ASMOZ Fundazioan alta online egiteko zerbitzua

Erabiltzaileak alta online egiteko zerbitzua erabiltzen badu, ASMOZ Fundazioak alta hori egiteko eta kudeatzeko tratatuko ditu haren datu pertsonalak.

Informazio-, iradokizun- eta kontaktu-zerbitzua

Erabiltzaileak ASMOZ Fundazioari iradokizunak helarazteko edo harekin harremanetan jartzeko zerbitzuak erabiltzen dituenean (formularioen bidez, telefonoz, posta arruntez edo posta elektronikoz), erabiltzaileak egindako iradokizuna edo eskaera hartzeko eta kudeatzeko tratatuko ditugu ditugu haren datu pertsonalak.

  1. Erabiltzaileak webguneetan izena ematean eta haietako zerbitzu publikoak erabiltzean jasotako datu pertsonalen tratamendu-helburu komunak

Erabiltzaileak borondatez eta webguneetan datuak jasotzeko argitaratutako formularioetan ipinitako laukiak markatuz ASMOZ Fundazioari ematen dion baimenaren legezko oinarriarekin:

  • Erabiltzaileari posta arruntez, posta elektronikoz edo antzeko jakinarazpen-baliabide elektronikoen bidez ASMOZ Fundazioaren zerbitzuei eta produktuei –marketin digitalari eta direktorioei dagozkienei– buruzko merkataritza- eta publizitate-jakinarazpenak bidaltzeko.
  • Erabiltzailearen nabigazio- eta publizitate- ohiturak ezagutzeko, segmentatzeko eta zehazteko, ASMOZ Fundazioaren produktuak eta zerbitzuek haren lehentasunetara eta gustuetara egokitze aldera.
  • Erabiltzaileak ASMOZ Fundazioaren merkataritza- eta publizitate-jakinarazpenak jasotzean zer jarduera duen jakiteko, jarraipen- eta arakatze-teknologien (cookieak) bidez, hain zuzen, erabiltzaileak jakinarazpena jasotzen ote duen, noiz irekitzen duen eta zer estekatara jotzen duen jakiteko. Horren helburua da ASMOZ Fundazioaren webguneen erabilerari buruzko estatistikak jasotzea, enpresak egindako publizitate-kanpainen arrakasta eta erantzun-mailak neurtzea, nabigazio- eta publizitate-ohiturak ezagutzea eta segmentatzea, eta, horretan oinarritutako, erabiltzaile-profilak zehaztea.

Edonola ere, erabiltzaileari jakinarazten zaio webguneetan datuak jasotzeko sartutako formularioen bidez lortutako datu pertsonalaren tratamenduaren helburuak formulario horietan beraietan argitaratutako informazio-testuetan azaltzen direla. Gainera, beharrezkoa denean, lehenago adierazitakoaren arabera, ASMOZ Fundazioak datu pertsonalak tratatzeko baimena eskatuko dio erabiltzaileari horretarako jarritako laukitxoen bidez, baldin eta tratamendu horren oinarri juridikoa erabiltzailearen baimena bada.

Bidezko interesean oinarrituta

ASMOZ Fundazioaren merkataritza- eta publizitate-jakinarazpenak jaso nahi ez dituen erabiltzailearen gutxieneko datuak kontserbatzeko, hura identifikatu eta merkataritza- eta publizitate-jakinarazpenak bidaltzea eragozteko beharrezko neurriak hartu ahal izateko.

  1. Erabiltzailearen datu pertsonalen hartzaileak

Aurreko atalean azaldutako tratamenduan oinarrituta, ASMOZ Fundazioak erabiltzaileari jakinarazten dio bere datu pertsonalak hirugarren hauei emango dizkiela:

Erabiltzaileak emandako baimenean oinarrituta egiten diren borondatezko lagapenak

ASMOZ Fundazioak sare sozialetan dituen orrialde ofizialen erabiltzaileei. Kasu horretan, erabiltzaileak berak erabakiko du zer datu lagako zaizkien hirugarrenei, ASMOZ Fundazioaren orrialde ofizialen beste erabiltzaile batzuekin informazioa borondatez partekatzea ahalbidetzen duen zerbitzuaren atalen arabera.

Tratamenduaren arduradunak:

ASMOZ Fundazioak saldu aurreko zerbitzuez, publizitate-zerbitzuen telesamentaz, publizitate-produkzioaz, saldu osteko zerbitzuez, laguntza informatikoaz eta berreskuratzeaz arduratzen diren erakundeak kontratatzen ditu, tratamendu-kontratuen bidez, politika honetan adierazitako tratamendu-helburuak bete ahal izateko.

ASMOZ Fundazioak erabiltzaileari jakinarazi nahi dio, haren datu pertsonalak eman behar izanez gero, horren berri emango diola, indarrean dagoen legediak hori aurreikusten duenean. Kasu horretan, berariaz, zehaztasunez eta zalantzarik gabe jakinaraziko zaio zein diren informazioaren hartzaileak, zertarako erabiliko diren datuak eta zer-nolako datuak eman zaizkien, edo, dagokionean, legediak hala ezartzen badu, berariazko eta zalantzarik gabeko baimena eskatuko zaio erabiltzaileari, betiere, informatu ondoren. Horretarako, erabiltzaileak arreta handiz aztertu beharko du webguneetan eta politika honetan datu pertsonalak jasotzeko argitaratutako formulario bakoitzean ematen den informazioa.

  1. Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, baliogabetzeko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramangarritasunerako eskubideak gauzatzea

ASMOZ Fundazioak erabiltzaileari jakinarazten dio datuak ikusteko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubidea gauzatu ditzakeela, ASMOZ Fundazioari idatzizko jakinarazpen bat posta arruntez bidaliz (Asteasuain 14, 20170 Usurbil) edota asmoz@asmoz.org helbide elektronikora bidaliz.

Kasu horretan, zer eskatzen duen edo zer eskubide gauzatu nahi duen adierazi behar du erabiltzaileak idatzizko jakinarazpen horretan. Idatziarekin batera, NAN agiriaren edo bere nortasuna egiaztatzen duen zuzenbidez balioduna den dokumentu baten fotokopia eman beharko du.

2018ko maiatzaren 25etik aurrera, aplikagarri den araudian zehaztutako baldintzetan, erabiltzaileak datuak ikusteko, zuzentzeko, baliogabetzeko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramangarritasunerako eskubideak gauzatu ahal izango ditu, baita tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakien –esaterako, profilak egiteko– mende ez egoteko eskubidea ere. Horretarako, idatzizko jakinarazpen bat bidali behar dio ASMOZ Fundazioari, posta arruntez (Asteasuain 14, 20170 Usurbil) edota asmoz@asmoz.org helbide elektronikora.

Orobat, erabiltzaileak borondatezko datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako baimena kentzeko eskubidea du, baina horrek ez du berekin ekarriko eskubidea kendu aurretik baimen hartan oinarritutako egin den tratamendua legezkoa ez denik. Eskubide hori gauzatzeko. Horretarako, idatzizko jakinarazpen bat bidali behar dio ASMOZ Fundazioari, posta arruntez (Asteasuain 14, 20170 Usurbil) edota asmoz@asmoz.org helbide elektronikora, nortasun-agiri nazionalaren fotokopia bat erantsita.

Erabiltzaileak eskubidea du kontrol-agintaritza baten aurrean, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean, bere eskubideen gauzatzearekin lotutako erreklamazioa aurkezteko.

  1. Merkataritza elektronikoari eta merkataritza- eta publizitate-jakinarazpenei buruzko eskubideak gauzatzea

ASMOZ Fundazioak posta elektronikoz merkataritza- eta publizitate-jakinarazpenak eta buletinak bidaltzeko berariazko baimena eman duen erabiltzaileari jakinarazi nahi dio, Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko Legearen (IGMEZL) babesean, bere datuak merkataritza-helburuekin erabiliak izateari (merkataritza- eta publizitatea-jakinarazpenak eta buletinak jasotzea) aurka egiteko eskubidea duela, eta, gainera, horretarako berariaz emandako baimena edozein unetan atzera botatzeko eskubidea duela. Horretarako, horren berri eman behar dio ASMOZ Fundazioari, edota mezu elektroniko bat bidali.

Merkataritza- eta publizitate-jakinarazpen edo buletin gehiago ez bidaltzeko eskatu nahi badu, bai baimena kentzen duelako bai bidalketei aurka egitea erabakitzen duelako, helbide elektroniko honetara bidali behar du jakinarazpena: asmoz@asmoz.org, gaian BAJA idatzita.

ASMOZ Fundazioa eskaera hori hartuko du aintzat, baina, betiere, merkataritza-jakinarazpenak bidaltzea eragozteko beharrezko neurriak hartzeko, ezinbesteko gutxieneko datuak kontserbatuko ditu.

  1. Datuen kontserbazio-epea

ASMOZ Fundazioak erabiltzailearen datu pertsonalak kontserbatuko ditu, haiek tratatzen jarraitzen duen eta erabiltzaileak kentzeko eskatzen ez duen bitartean.

  1. Nazioarteko transferentziak

Erabiltzailea merkataria, enpresaria edota profesionala izango balitz, ASMOZ Fundazioak haren datu pertsonalak transferi ditzake, tratamenduaren arduradun gisa. Edonola ere, hori egiteko, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren baimena eskatu beharko luke.

13. Jarraitu sare sozialetan

Sare sozialak hirugarren hornitzaileek emandako zerbitzuak dira. Haiei esker, erabiltzaileak komunitate birtual batean parte har dezake beste erabiltzaile batzuekin batera, bere profil publikoan edukiak, informazioak eta datu pertsonalak sortu eta partekatzeko. Sare sozial batean, besteak beste orriak, kontuak eta profilak sortu eta parteka daitezke, helburu partikularrekin edo komertzialekin. Sare sozialen funtzionamendua honela arautzen da: lehenengo eta behin, sarearen titularrak eta/edo hornitzaileak ezarritako baldintzen bidez; eta, bigarrenik, merkataritza-helburua duten orri, kontu edo profilak direnean, profil edo kontu komertzialaren arduradunak ezarritako baldintzen bidez. Kasu horretan, profil edo kontu horren datuen tratamenduaz ere arduratu beharko du.

ASMOZ Fundazioak zenbait sare sozialetan ditu profilak. Honako hauek dira, besteak beste: Facebook Twitter, Linkedin, Pinterest eta YouTube. Erabiltzaileak ASMOZ Fundazioari jarraitzeko aukera du aipatutako sare sozialetan eta beste batzuetan dituen orri ofizialetan.

Erabiltzaileari jakinarazten zaio, ASMOZ Fundazioak sare sozialetan dituen orri, profil edo kontuen bidez jasotako datuak tratatzeko, orri ofizialeko politikak eta baldintzak zein sare sozial bakoitzaren hornitzaileak eta titularrak ezarritakoak hartuko direla aintzat. Halaber, sare sozialen titularrak eta hornitzaileak dira orri ofizialetan tratatzen diren datu pertsonalen fitxategien arduradunak.

  1. ASMOZ Fundazioaren webguneetan argitaratutako datu pertsonalak

Erabiltzaileari jakinarazten zaio datu horiek ASMOZ Fundazioaren ardurapeko tratamendu baten edo gehiagoren mende daudela, aldez aurretik interesdunen baimen informatua lortu dela, eta erabiltzaileak edo hirugarren erabiltzaileek ezin dituztela libreki tratatu edo erreproduzitu –ezta haien jatorria beren-beregi aipatzen denean ere–, aldez aurretik interesdunaren beraren baimen informatua lortu ezean.

ASMOZ Fundazioak bere webguneetan argitara ditzakeen datu pertsonalak honako hauek izan daitezke, besteak beste: pertsona fisiko identifikatuei edo identifikagarriei buruzko informazioa (zenbakizkoa, alfabetikoa, grafikoa, argazki bidezkoa, akustikoa edo beste edozein motakoa), hala nola izen-abizenak, argazkiak, ASMOZ Fundazioaren ekitaldien irudiak, ASMOZ Fundazioaren webguneetako zerbitzuen erabiltzaileek argitaratutako datuak eta beste informazio batzuk.

Hortaz, datu pertsonal guztiak –bai eta gure webguneetan pertsona fisiko identifikatuei edota identifikagarriei buruz argitaratzen diren argazkiak, bideoak, testuak, datuak eta beste edozein informazio ere– gure webguneetan parte hartzeko eta haietan gozatzeko soilik erabil ditzake erabiltzaileak, betiere, politika honetan edo, dagokionean, zerbitzu jakin bat arautzen duten baldintza orokorrek eta partikularrek ezarritako moduan, eta indarrean dagoen legediaren esparruan. Ildo horretan, beren-beregi debekatuta dago adierazitakoez bestelako erabilera oro, informazioen eta datuen titularra den interesdunak aldez aurretik baimen informatua ematen ez badu. Hona hemen debekatutako erabilerak: irudiak edo datuak fitxategietan sartzea edo tratatzea, pertsonei buruzko datu-baseak sortzea, publizitatea bidaltzea edota lagatzea. ASMOZ Fundazioaren webguneen erabiltzaileak edo hirugarren erabiltzaileek baldintza hauetan eta webguneak arautzen dituzten beste baldintza batzuetan ezarritakoa urratzen badute, ASMOZ Fundazioa ez da erantzulea izango.

Erabiltzaileak ez du inondik inora pentsatu behar ASMOZ Fundazioaren webguneak publikoarengana iristeko iturri bat denik; alegia, ezin ditu webguneetan argitaratutako datu pertsonalak, informazioak eta edukiak nahierara erabili.

  1. Erabiltzaileentzako gomendioak

ASMOZ Fundazioak Interneten nabigatzeko programa informatikoen azken bertsioak erabiltzea gomendatzen dio erabiltzaileari, haietako segurtasun-neurriak hobeak baitira.

Halaber, ASMOZ Fundazioak gomendatzen du eskura dauden segurtasun-mekanismoak (web-zerbitzari seguruak, kriptografia, sinadura digitala, firewallak, etab.) erabiltzea, datuen konfidentzialtasuna eta osotasuna babesteko, behar duen heinean; izan ere, nortasuna iruzurrez ordezteko edo komunikazioak urratzeko arriskuak daude.

ASMOZ Fundazioak erabiltzaileei gogorarazi nahi die Internet ez dela guztiz segurua. Hala ere, datuak hobeto babesteko baliabideak daude, eta bero eta hobeak garatzen dira. Hortaz, erabili eskura duzun baliabide oro zure datuak eta jakinarazpenak babesteko, hala nola isilpeko posta elektronikorako legez eskuragarri dagoena eta norberaren ordenagailu pertsonalean sartzeko kodeak.

ASMOZ Fundazioa erabiltzaileei ohartarazten die Interneten informazio pertsonala ematen duten bakoitzean (posta elektronikoaren bidez, albiste-taldeetan, eztabaida-foroetan, etab.) norbaitek jaso dezakeela informazio hori, eta erabiltzaileek nahi ez duten bezala tratatu. Hori dela eta, ASMOZ Fundazioak erabiltzaileei gomendatzen die bisitatzen dituzten online gune guztien konfidentzialtasun- eta pribatutasun-politikei buruz informatzea.

Halaber, kontuan izan behar dute zifratze-mekanismorik erabili ezean Interneteko posta elektronikoa ez dela segurua. Mezu elektronikoetan eta eztabaida-foroetan, nortasuna faltsutzeko edo iruzurrez ordezteko arriskua dago; erabiltzen direnean, aintzat hartu behar da hori. Inork beren helbide elektronikoaren berri izatea nahi ez badute, nabigatzailea konfiguratu behar dute, helbide elektronikoa web-zerbitzarietan utz ez dezan.

  1. Politiken eguneratzea

Lege-testu espezifikoak –hala nola datuak jasotzeko formularioetan gehitutako informazio-testuak– eta, dagokionean, zerbitzu partikularren baldintzak lehentasunez aplikatu behar badira ere, ASMOZ Fundazioak aldian behin eguneratuko du Pribatutasun Politika hau, bai eta webguneen erabiltzaileen datu pertsonalen tratamendua ere. Politika honetan aldaketarik eginez gero, webguneetan argitaratuko da.

Edonola ere, erabiltzailearen ardura izango da ASMOZ Fundazioaren Pribatutasun Politika noizean behin irakurtzea, une oro azken bertsioaren berri izateko. Webguneetan aurkituko du.

  1. Harremanetarako informazioa

Pribatutasun Politika honi buruz edozein kontsulta egiteko, erabiltzaileak idatziz jo dezake ASMOZ Fundaziora, asmoz@asmoz.org helbide elektronikoaren bidez.

  1. Cookieen erabilera

Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, eta web-zerbitzariek gailuen disko gogorrean gordetzen dituzte erabiltzaileei buruzko informazioa lortzeko. Gailura eramaten duen webguneak soilik irakur ditzake bai eta hartzaileen ekipamendu terminaletan datuak biltegiratzeko eta berreskuratzeko edozein gailuk ere. www.asmoz.org webguneak cookieak erabiltzen ditu webguneen erabiltzaileei buruzko informazioa lortzeko. Cookieen erabilerari buruzko xehetasunak eta informazioa gure Cookieen Politikan argi eta garbi azalduta daude, IGMEZLren 22.2. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko. Lege hori martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuak, 2002/58/EE Zuzentaraua (komunikazio elektronikoen sektoreko datu pertsonalen tratamenduari eta intimitatearen babesari buruzkoa) Espainiako ordenamendu juridikoan sartzen duenak, aldatu zuen.

Share