390,00€
Datak: 2019/02/11 – 2019/03/29
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
Agortuta
Artxiboetan eta argazki-ondarea duten erakundeek geroz eta gehiago eskatzen dute argazkien kontserbazio eta zaharberritzea, objektu hauek, beraien izaera eta materialtasuna dela eta hondatzeko erraztasuna baitute. Ingurumenak eta erabilerak ere kalte larriak eragiten dizkiete eta noizean behin esku-hartze konplexuak behar izaten dituzte haien egonkortasuna eta osotasuna bermatzeko eta egoki babesteko. Horregatik, kontserbatzaile-zaharberritzailearen presentzia geroz eta beharrezkoagoa da artxiboan. Egoera honen aurrean, artxiboetako kontserbazioaren arduradunek, hartu beharreko neurri nagusiak eta kontserbazio-zaharberritzeak jarraitu beharreko irizpideak ezagutu behar dituzte.
HELBURUAK
Ikastaroaren helburu orokorra material fotografikoaren zaintza eta babesean erabiltzen diren kontserbazio eta zaharberritze lan ohikoenei buruzko ikuspuntu zabala ematea da eta horretarako beharrezko izaten diren baliabide eta irizpideak ezagutaraztea. Helburu horietara iristeko, ikastaroa bibliografia espezifiko eta zientifikoaz lagunduko da, ikasleek gai bakoitzean sakondu ahal izateko, beraien beharren arabera.
EGITARAUA
1. Material fotografikoak. Aldaketa eta kalteen jatorri nagusiak.
1.1. Argazkien materialtasuna. Euskarriak eta emultsioak.
1.2. Egitura eta prozesu fotografikoak. Identifikazio metodoak.
1.3. Narriadura argazkietan.
1.3.1. Narriadura arrazoi intintseko eta estrintsekoak.
1.3.2. Jatorriaren araberako sailkapena.
2. Argazki-materialetan metodologia eta esku-hartze irizpideak. Diagnostiko eta esku-hartzerako jarraibideak.
2.1. Esku-hartze jarraibideak eta kode etikoak.
2.2. Diagnostikoa argazki-materialetan. Kontserbazio-egoeraren txostena.
3. Kontserbazio-zaharberritze laborategia argazki artxiboan.
3.1. Instalazioen oinarrizko ezaugarri eta baldintzak.
3.2. Argazkien kontserbazio-zaharberritzerako beharrezko ekipamendua. Erreminta eta materialak.
4. Kontserbazio-zaharberritze esku-hartzeak argazki artxiboetan.
4.1. Material fotografikoaren garbiketa eta egokitzea.
4.2. Kontsolidazioa.
4.3. Berrintegrazioa.
4.4. Biltegiratze eta erakusketa metodoak.
5. Argazkien kontserbazio-zaharberritzean egungo joerak. Prebentziozko kontserbazioaren garrantzia artxiboan.
HARTZAILEAK
Artxibo, liburutegi eta museoetako kudeaketa eta kontserbazioko langileak. Artxibo eta material fotografikoen kontserbazio eta zaharberritzean ezagutza lortu edo hobetu nahi duen oro.
METODOLOGIA
Ikastaroko gai bakoitza teoriarekin garatzen da, ikus-entzunezko baliabide didaktikoekin lagunduta. Teoria hau, argazki artxiboetako eguneroko kontserbazio eta zaharberritze lanen alderdi praktikora bideratuko da. Gainera, foro eta txat bidez eztabaida eta parte-hartzea sustatuko da ikasleriaren artean. Gai bakoitzaren amaieran, galdeketa motz bat egingo da, eskuratutako ezagutza eta ulermena balioztatutu ahal izateko. Azken ebaluaketarako, edukiekin erlazionatutako kasu praktiko bat osatu beharko da.
Kontsultatu ezazu zein deskontu eduki ditzakezun eta gurekin harremanetan jarri zaitez deskontu kodeak lortzeko: archivos@asmoz.org
*Deskontuak ez dira bateragarriak.
Argazki ondarearen kontserbatzailea. Obra grafiko eta argazkien kontserbazioan lan egin du herrialde eta erakunde ezberdinetan, nazioarteko formakuntza eta praktika programei esker. Egun, doktoregai da Universidad de Murciako Historia, Geografia eta Artearen Historia programan.
Datak: 2020/03/02 – 2020/04/24
Iraupena: 30 ordu.
Hizkuntza: Gaztelania.
Modalitatea: Online.
Fechas: 20/05/2019 – 28/06/2019
Duración: 30 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.
Fechas: 13/05/2019 – 21/06/2019
Duración: 30 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.