Photomuseum Argazki & Zinema Museoa, laguntzarekin Photographo proiektua sortu da
Photomuseum museoarentzat pertsonak proiektuaren erdigunean daude, horregatik, unitate honen bidez, gazteengana hurbildu nahi izan dugu modu didaktiko batez. Horrela, 3 unitatetan txertatutako hainbat jarduerak osatzen duten material honen bidez, unitate honetako partaideak argazkilaritzara orientatu eta hurbildu nahi dira. Eta guztia, beti ere, modu interaktiboan, parte-hartzailean eta ludikoan; talde-lanean, alegia.
Izan ere, planteatutako jarduera guzti hauen helburu nagusia ikasleek eta irakasleek ondo pasatzea eta ingurukoei ondo pasaraztea baita.
Horretarako, argazkilaritzaren munduan barneratuko gara, sormena landuz: irudi batean oinarritutako argazki artistiko bat sortuko dugu, argazkilarien azalean sartuz, argazki kamera historiko desberdinek zituzten ezaugarriak kontutan hartuta.
Fotógrafos en casa:
Proiektuak aldaera sinpleagoa eta dinamikoagoa ere badu, %100 formatu digitalean. Horretarako, Photomuseum-ek, bere web-orrian bisita birtuala eskaintzeaz gain, bideokonferentzia bat egin ahal izango du museoko arduradunen eta proiektuko parte-hartzaileen artean, zalantzak argitzeko eta proiektua arrakastaz amaitzeko.
Bide batez, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu egitasmo hau posible egin duen Eusko Jaurlaritzari, eta lan-prozesuan zehar laguntza eta baliabideak eskaini dizkigun Photomuseum museoari.
Ezagutu argazkilaritzaren mundua gure webgunean, PHOTOGRAPHO!
LAGUNTZAILEAK
AGOTADO
Fechas: 16/11/2020-21/12/2020
Duración: 20 horas.
Idioma: Castellano.
Modalidad: Online.
AGORTUTA
Datak: : 2020/11/16-2020/12/21
Iraupena: 20 ordu.
Hizkuntza: Gaztelera.
Modalitatea: Online.